Paineko Dorreak. 2006/06/27/ Iñaki Petxarroman/http://www.berria.info.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Mendi zorrotzen lurraldean Amets bat gurpiletan (I). Bizikleta hartu eta Hego Amerikako hainbat lurralde zeharkatu zituen autoreak. Hona hemen bidaiak utzitako bizipenen kontakizunaren lehen kapitulua. Haizea eta ezereza. Haizea eta ordeka amaiezinak. Haizea eta mendi zorrotz ikusgarriak. Haizea da Patagoniaren ezaugarri nagusietakoa. Baina munduaren hegoaldean den lurralde horretan badira edertasun itzeleko guneak, mendizaleen amets, abenturazaleen gutizia, naturazaleen paradisu... Mendian ibiltzea maite dutenek toki ugari dituzte Patagonian galtzeko. Zer esanik ez hormatzarretan galtzea gustuko duten eskalatzaileek. Guk haietako bi proposatuko dizkiegu mendizale eta abenturazaleei: Paineko Dorreak parke nazionala (Txile) eta Chalten inguruko bazterrak (Argentina).
- "Amets bat gurpilean" Iñaki Petxarromanen _____________ .
bidai liburua da.
abenturazko filmea da.
mendizaleentzako gida da.
Torres del Paine Txileko hegoaldean dago, Patagoniako esteparen eta Andeetako mendi lerroaren artean. Paine Handia da tontorrik garaiena (3.050 m), eta baita ikusgarrienetakoa ere. 2005eko abenduaren 26an sartu nintzen Paineko Dorreak parke nazionalean, Laguna Amargako kontrolgunetik, 10.000 peso txiletar ordaindu eta gero (18 euro inguru). Treking ugari egin daitezke parke nazionalean, baina neuk W izeneko ibilbidea egitea deliberatu nuen. Ibilbide hori lau egunean egin daiteke, eta ibilbide osoaren alternatiba polita da. Hala ere, denborarekin joaten denak eta ibiltzea gustuko duenak itzuli osoa egitea gomendagarria da, zortzi edo hamar egunekoa.
- Paineko Dorreak __________________________ .
W izeneko ibilbidea da.
tontorrik garaiena da.
parke nazionala da.
Las Torres kanpingunean denda paratu, eta ibiliari ekin genion, hamaikak aldera. Eguraldi ederra zegoen. Uda hasierak gozo epeldu zituen munduko bazter galduak, eta ibiliari ekiteko eguraldi ezin hobea zegoen. Beti maldan gora, Las Torres behatokira abiatu ginen, haran eder batetik. El Chileno aterpe eta kanpalekua gainditu eta gero, baso itxi batean barneratu ginen, beti ongi markaturik dagoen bidezidorrari jarraiki. Handik berehala heltzen da Las Torreseko kanpalekura. Hortik behatokira aldapa malkar bat dago, baina gora iristen denean, eguraldiak laguntzen badu, esfortzuak merezi du zinez: parez pare munduko mendirik ederrenetakoak izango dituzu aurrean: Paineko Dorreak. Hantxe izan ginen patxada ederrean hormatzar erraldoiei begira eta begira, denbora, itxuraz, aspaldi geratu zen lurraldean. Beharbada, duela 12 milioi urte lur mugimendu beldurgarriek Paineko horma erraldoiak sortu zituzten unetik ordularia ez da gehiago mugitu inguru haietan, nahiz eta azken urteotan turismoak jende olde handiak ekarri dituen bertara. Mendiek berean jarraitzen dute, inaurri moduan iristen diren turistak izango ez balira bezala.
- Dorreetarainoko ibilbidea __________________ egin zuten.
uda betean
esfortzurik gabe
bakardade ezean
Las Torresko kanpalekuan lo egin ostean, aurrera jarraitu genuen, Nordenskjol aintzira glaziar erraldoiaren ertzetik gora eta behera doan bidetik. Laster ikusi genituen Paineko Adarrak, eta haien azpitik heldu ginen Frantsesaren Haranera. Bertan, parkeko ingurune ederrenetakoa dago. Frantsesaren Glaziarraren azpitik etenik gabe gora doan bidetik, Frantsesaren kanpalekura heldu ginen. Gaua urruti zen artean, egunak luze baitira uda australean. Baina nekeak gogor astintzen gintuen, eta lo zakura sartu ginen gaua gailendu baino lehen.
- Frantsesaren kanpalekura ______________________ heldu ziren.
gaututa
nekatuta
goizaldera
Frantsesaren kanpalekutik joan, eta behatoki ederrak daude Paineko Adarretara, La Espada eta Paine Erdikoa mendietara. Handik bezperan etorritako bidezidor beretik jaitsi, eta bide nagusiarekin bat egin eta gero, laster hel daiteke Pehoeko kanpinera. Handik hiruzpalau orduan heltzen da Grey glaziarrera, eta harri eta zur gera zaitezke izotz masa erraldoiaren aurrean. Batez ere, gure kasuan bezala, artean Perito Moreno ikusi gabe ginelako. Glaziarreko behatokitik itzuli eta Pehoe aintzirara heldu ostean, egunero joan eta etorrian ibiltzen den ontziaren zain geratu ginen. Handik Pehoeko kontrolgunera heldu, eta autobus batean sartu ginen, Puerto Natalesera itzultzeko. Puerto Natales Paineko Dorreetara heldu nahi duen bidaiariak derrigorrean igaro beharreko hiria da. Han gogoa eta begirada beste mendi inguru eder batean jarriak zeuden: Argentinako Glaziarren Parke Nazionalean.
- Puerto Natales _________________ da .
glaziarra
behatokia
hiria
CALAFATE ETA CHALTEN. Puerto Natalestik Calafatera ez dago bide luzerik: autobusez, hiruzpalau orduko bidea da. Calafatera iristen diren turista gehienek helmuga garbia daukate: Perito Moreno glaziar ikusgarria. Hura ikusi beharra dago, naturaren emankizun eder eta oparoa delako. Baina mendizaleek handik gertu dagoen beste bazter bat izaten dute gogokoago: Fitz Roi ingurua. Calafatetik Chaltenera joanda. Bertara hurbiltzen direnek hamaika aukera dute: oso gutxi batzuen eskura dauden eskalada oso zailetatik hasita, denon eskura dauden mendiko ibilaldi lasaietaraino... Chalten Trekkingaren Hiriburu Nazionala izendatu dute Argentinan, eta baditu izen ponpoxo hori jasotzeko nahiko arrazoi. Guk hiru eguneko mendi ibilaldia egin genuen, eta zortea izan genuen eguraldiarekin, bertatik bertara ikusi ahal izan genituelako Fitz Roi eta Cerro Torreren hormatzar paregabeak.
- Fitz Roi _______________ da.
glaziar ikusgarria
Trekkingaren Hiriburu Nazionala
hormatzarra
Lehenengo egunean, Chalten herriaren bukaeran dagoen kanpalekutik abiatzen den bidezidorretik abiatu ginen. Han, Capri aintziratik ikusi genuen lehen aldiz Fitz Roiko pareta izugarria. Ondoren, Los Tres-eko aintzirara abiatu, eta han bertatik bertara ikus daiteke Fitz Roi. Inguru horretan Iruñeko lagun talde batekin aurkitu, eta euskaldunak bidean topatzeak ematen duen poza tarteko, kilometro batzuk egin genituen elkarrekin. Ez ziren bakarrak izan. Hurrengo egunean, Laguna Madre eta Laguna Hijaren ondoren, Hernaniko lagun talde batekin egin genuen topo. Euskaldun anonimoak... Baina izen handiko eskalatzaileek utzi dute beren arrastoa mendi hauetako hormatzar handietan. Eta bertako jendeak ezagutzen ditu haien balentriak eta hormak eskalatzeko dohainak.
- Inguru haietan_________________________.
oso euskaldun gutxi ikusi zuten
euskaldunak ez dira oso ezagunak
hainbat euskaldunekin topo egin zuten.
Gaua Laguna de los Tres azpian dagoen kanpalekuan igaro eta gero, Torre aintzirara abiatu ginen hurrengo goizean. Baso barnean egiten den ibilbide ederrari jarraituta, Torre aintzirara hel liteke bi ordu eskasean. Zorte txarra izan genuen, lainoak guztiz estali zuelako ikusi nahi genuen menditzarra. Hurrengo egunean zorte handiagoa izan genuen, eta Cerro Torre ikusgarriak bere handitasun guztia erakutsi zigun, oskarbi paregabe baten azpian.
- Cerro Torre ________________________ ikusi zuten.
aintzirara iritsi zirenean
lainopean
egun ederrez
Munduko ederrenetan, zortzigarrena Patagoniara joaten den bisitariak ezin du alde egin Perito Moreno glaziarra ikusi gabe. El Calafatetik erraz hel liteke, 80 kilometroko errepide batetik. Perito Moreno Glaziarren Parke Nazionaleko erakargune nagusietako bat da. Bertako glaziarrek Patagoniako Izotz Kontinentala osatzen dute, 17.000 metro koadroko izotz gune erraldoia, munduan dagoen edateko uraren erreserba nagusietakoa. Alegia, Antartika eta Groenlandiaren ostean, Patagonian daude edateko uraren munduko erreserba nagusiak. Perito Moreno glaziarraren eremu nagusia Txilen badago ere (guztira 200 metro koadro inguru ditu), glaziarraren amaiera (horma) Argentinako administraziopean dago. Argentino laku izoztuan botatzen ditu tarteka erortzen zaizkion gela plaka erraldoiak, turistentzako ikuskizun paregabean. Glaziarraren paretatik 300 bat metrora hurbil daiteke bakarrik, eta bertatik ikus daiteke munduko naturak eskaintzen dituen ikuskizun ederrenetako bat.
- Perito Moreno glaziarra ________________________ da.