Laos. Zeru-lurren artean. Zigor Aldama - Herria / 2006-06-17 / http://www.berria.info/
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Luang Prabang, Laos iparraldearen hiriburua, Asiako hiri xarmagarrienetako bat da. Leku baketsu eta espirituala, naturaren erdian. Herritarren adeitasunak eta tenplu. Lehen eguzki izpiek zeharkatu nahi dute Laosko iparraldeko lurrak estaltzen dituen laino trinkoa. Hotz egiten du ia mila metrora, eta isiltasuna da nagusi. Haizea eta ibaietan behera doan ur gardenaren marmarra bakarrik entzuten da. Okre bihurtzen doan itzalezko mundu grisa erakusten du egunsentiak. Pixkanaka-pixkanaka, zuhaitzen siluetak bereizten dira. Pixka bat geroago. banbu txirikordatuz eta lastoz eraikitako etxe txikiak ageri. Azkenean eguzkia nagusitu eta paisaia zoragarria geratzen da begi bistan. Berde desberdinez jantzitako mendiak daude arroz soroen atzean. Kolore gorrixta ematen die goizeko argi epelak eta haizeak olatu kaotikoak sortzen ditu laborean.
- Laos ______________________ .
Asiako hiri xarmangarrienetako bat da.
mila metro eskaseko altueran dago.
aniztasun orografiko handiko lurra da.
Hautsi egin da isiltasuna. Ahots zorrotzen zalapartak bete du lur sailak bereizten dituen lurrezko bide estua. Goizeko zazpiak dira, eta Luang Prabangeko haurrak eskolara doaz, sarong tradizionalak soinean - gonak balira bezala, gerrian lotzen diren kolore biziko oihalak dira horiek-. Askotan, ordu eta erdiko bidea egin behar izaten dute. Ez dute neke arrastorik aurpegian, halere, oinutsik badoaz ere. Aitzitik, horien barre eta abestiek pozez betetzen dituzte bazterrak.
- Luang Prabangeko haurrek_____________
gonak janzten dituzte.
hankak gorrik ibiltzen dituzte.
ez dute zalapartarik egiten.
Senide helduekin egiten dute topo bidean. Oinarrizko tresnak daramatzate, landugabeak, uztak biltzeko. Haur batzuk haiekin joan dira. Langileak ezinbestekoak dira soroetan, eta are gehiago baldintza horietan; izan ere, bizirik irautea da hemen lehentasuna. Adineko emakumeek haur txikiak zaintzen eta etxeko lanak egiten geratzen dira. Gainerakoek etxetik kanpo dituzte betebeharrak. «Gutxi batzuk bakarrik joaten dira eskolara», dio Lauk, iparraldeko hiriburu Luang Prabangen kanpoaldean bizi den irakasle gazteak.
- Hemen ________________________
biziraupena oso eskasa da.
gehienak nekazariak dira.
emakumeak etxean geratzen dira.
Ikasgela asko lastozko estalpeak baino ez dira. Lauren ikastetxea ez da salbuespena: «Hezkuntza hobea eskaintzeko baliabiderik ez dugu. 8-13 urteko neska-mutilak ditugu hemen. Ezin ditugu talde homogeneoagoetan banatu, ni neu bakarrik bainaiz irakaslea. Gainera, hauxe da hogeita hamar kilometroan dagoen ikastetxe bakarra». Mutilak alde batean daude, noski, eta neskak bestean. Herrialdeko hezkuntza sistemaren egoera kontuan hartuta, ez da harritzekoa herritarren %60 bakarrik egotea alfabetatuta.
- Hezkuntzari dagokionez, ________________
behar baino baliabide gutxiago dute.
baterako hezkuntza bultzatzen dute.
alfabetizazio maila handia dago.
GIRO MISTIKOA. Nirvanatik hurbil sentitzeko lekurik bada Laosen, Luang Prabang da hori. Herrialdeko hiri garrantzitsuetan bigarrenak 65.000 biztanle ditu, baina baita gauza erakargarri asko ere. Mekong eta Nam Khan ibaien elkargunean dago, Vientianetik 200 kilometrora eta ia 1.000 metrora. Etnia eta gizarte talde ugari biltzen ditu Luang Prabangek. Lao Sung etniakoak, goiko lautadetako biztanleak, beren produktuak larunbateko azoka zalapartatsuan saltzera jaisten dira. Ordeketako Lao Loumekin egiten dute bat han, eta arroza eta oihalak trukatzen dituzte. Arrantzale eta nekazariek tratuan egiten duten bitartean, bildu eta inguruan ibiltzen dira haurrak jolasean. Horrelako merkatu batean ere nabari da Txinaren eragin ekonomiko ikaragarria. Kantonen egindako jostailuak , Hong Kongen puri-purian dauden taldeen musika eta bertakoek harrituta begiratzen dituzten Shanghaiko berehalako fideoak saltzen saiatzen denik ere bada.
- Luang Prabangeko merkatuan ______________
etnia ezberdinetakoek arroza eta oihalak salerosten dituzte.
arrantzale eta nekazarien haurrak ere trukean aritzen dira.
Txinatik etorritako produktuak salgai ikus daitezke.
Ekaitz ostean barealdia. Azokaren lekuan barazki hondarrak eta hegazti lumak bakarrik geratzen dira. Iluntzen ari da eta hotza heltzen da mendi aldetik. Ordu batzuk geroago, argitu ere egin ez duenean, fraide budisten kantu monotonoak betetzen du iratzargailu lana. Herritarren limosna biltzen dute goizeko lanbroaren artean. Guztiz exotikoa da irudia: Luang Prabangeko eraikin txikien itzal grisen artean lebitatzen bezala doaz tunika laranjak.
- Fraide budistek ________________
beren kantuez esnatzen dute jendea.
diru eske ematen dute eguna.
etxe grisetan itzal laranjak dirudite.
Laosen ohikoa denez, baina, eguzkia nagusitu zaio azkenean lanbroari. Argi epelak okrez jantzi ditu eraikinak, arroz soroak eta ibaiak. Ibilgailurik ez egoteak ematen duen lasaitasuna areagotu egiten da hiriko kaleetako tenplu ugariei esker. Bidaiariaren harridurarako, eraikin ederrak daude elkarrengandik hurbil: filigrana landuak, harriz eta beiraz egindako collage-ak, urre koloreko irudiak hondo beltz baten gainean, bihurgune bitxiak dituzten teilatuak... Oro har da, ordea, Luang Prabang Asia hego-ekialdeko hiri erakargarrienetakoa, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutakoa. Merezi du hiriburutik hamaika orduko bidaia egitea, iparraldeko hiriburuaren espiritualtasunen galtzeko, Laosko dibertsitate etniko eta kulturala uztartzen diren lekuan.
- Hiriko kaleetan ________________
ibilgailurik ez dagoenez, tenpluetan lasaitasun handia dago.
hamar ordu luzeko bidaia egin daiteke.
aniztasun etniko eta kultural handia dago.
KOMUNISMOA BIZI-BIZI. Munduko herrialde komunista urrietako bat da Laos. Hirietan eta gobernuaren eraikinetan behin eta berriz ikusiko ditugu mailua eta igitaia, atzean gorria dutela. Abenduaren 2an, komunistek 1975ean monarkiari garaitu izana oroitzen duten egunean, komunismoaren sinboloz betetzen dira kaleak eta monumentuak, eta hainbat anakronia geratzen dira agerian, tenplu budistetakoak, bestek beste; izan ere, estilo sobietarrarekin dekoratuta daude, kantu erlijioso monotonoak entzuten dira eta tunika laranjaz jantzitako fraidez beteta daude. Txinan ez bezala, kolektibismoa da nagusi oraindik Laosen. Ez dago lur sail pribaturik, baina 1986tik industria pribatuak onartzen ditu gobernuak. Horrek %7ko hazkunde ekonomikoa izaten du herrialdeak urtean, gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, Vientiane hiriburuan bakarrik geratzen da hori.
- Komunismoari dagokionez, _____________
monarkiari garaitu zion eguna ospatzen dute.
tenplu budistetan ez dago inolako arrastorik.
Txinan ez bezala, tinko irauten du.
Luang Prabangen, berriz, garrantzi txikia du sistema politikoak. Egunerokoak kezkatzen ditu herritarrak, hiriburutik heltzen diren aginduetatik urrun. Hirietatik at, laostar gutxik dakite herrialdearen norabidearen berri. Herritarren %80 baino gehiagok iraupeneko nekazaritzan dute bizibidea, nahiz eta lant daitezkeen lur sailak %7 baino ez izan. eta askok dirurik erabiltzen ez duten. Trukea ordaintze modu arrunta da inguru bakartuetan. Herritarren %65ek, gutxi gorabehera, ez dute ez argindarrik, ez eta urik ere etxean., nahiz eta Laosek eduki Asiako gaitasun hidroelektriko handiena. Herri txikitan bizi dira gehienak, tradizioari jarraituz -jatorria eta adina kontuan hartuta- hautatutako buruzagien agintepean. Gizarte antolamendua Erdi Aroko arbasoenaren oso antzekoa da. Nekazaritza teknikak ere ez dira asko aldatu. Tresna zaharkituak eta eskulan ugari. Inguru hauek ikustea denboran atzera egitea da, Laosko erresumen garaira. Azkar ibili behar da, turista multzoak heldu baino lehen ikustea komeni da. Zentzumenen gozagarri da bidaia.
- Bizimoduari dagokionez, _______________
laostarrek interes handia dute politikan.
hauteskundeak egiten dituzte agintariak hautatzeko.