Edwina maitea: Nire berrogeigarren urtebetetzea ospatzeko jai pribatu bat prestatu dut nire jauregian. Lagun minentzat baino ez da izango eta _______________ espero dut zu eta Endriko zure senar maitagarria gurekin egotea. Zurea betiko. Fyli Almandorena. Mutrikuko Dukesa.
| | |
Fyli maitea: Ez dakizu nola poztu garen zure berrogeita hamabotsgarren urtebetetzeko gonbidapena jasotzean. ____________ izango gara. Musu handi bat Endrikoren partez. Zurea beti. Edwina Amurriez.
| | |
Edwina maitea: Poz handia hartu dut zure gutunarekin, baina, ene maitea, ez da nire berrogeita hamabostgarren urtebetetzea, berrogeigarrena baizik. ________________ zeure adinarekin nahastu zara baina ez du axolarik. Laster zuek besarkatu ahal izatea espero dut. Fyli Almandorena. Mutrikuko Dukesa.
| | |
Fyli maitea: Oraindik gogoratzen naiz nola orain dela 15 urte berrogei urte bete zenituen. Ahaztu egin zaizu 10 urteko aldea dugula? Baina horrek ez du axolarik. Zure jaia ondo irtetea espero dut eta aurten _______________ nahiko janari egotea. Edwina Amurriez.
| | |
Edwina: Alde batera utziko dugu zure adinaren ipuin tristea, ez du ___________ eta. Lasai egon zaitez, aurten nahiko janari izango da, baina aurten behintzat zuek gure edari erreserba guztiak ez amaitzea espero dut eta zure Endriko etxera mozkorturik eraman behar ez izatea. Fyli Almandorena. Mutrikuko Dukesa.
| | |
Fylo: Betiko mihin luzea duzu. Zorionak! Ez da harritzekoa Endrikori iaz zure xanpain merkeak kalte egitea, xanpain onekin ohituta dago eta. Aurten zure jaira jende gaztea joatea espero dut, _____________ zure adineko lagunekin momia bilera emango du eta. Edwina Amurriez.
| | |
Edwina petrala: Kawiarra ez da txerrientzat egin _____________. Aurten zuekin iazko lotsa ez pasatzea espero dut. Pertsona normalak bezala porta zaitezte. Badakit asko eskatzea dela, baina... Oharra: Jaian ez esan inori nire lagunak zaretela. Fyli Almandorena. Mutrikuko Dukesa.
| | |
Fylomena nazkagarria: Sar itzazu zeure jaia, adina eta bost zentimoko kaviarra badakizu ____________. Espero dut hemendik aurrera zure bele ahotsaz eta mapa bat bezalako zure aurpegiaz ez gozatzea. Edwina Amurriez.
| | |