Krispeta mezularia. Ainara Muñoz.
Amasa-Villabonako VI. AmODiozKo gUtunEn LeHiakeTa
.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   amorratuak      aurrez aurre      krispeta      pottokoak      tentel      txotxolak      zirt eta zart   
Tolosan, 2004ko ekainean.
Egun on, maitia:
Euskaraz ala ingelesez? Hori izan da lehenengo zalantza. Bai Mikel, badakit ingelesez idatziko banizu, zoriontsu egingo zintudala, baina saiakera pare baten ondoren gure ama hizkuntza nahiago dudala uste dut.
Ostegunero bezala, jaiki naiz goizeko zazpiretan; prestatu, gosaldu, aioooooo amaaaaa!!!! Hantxe eseri naiz hirugarren ilarako eserlekuan eta zure zain geratu naiz. Bost minutu pasa dira zu atetik sartu arte, eneeee bost ordu izan dira. Bitartean, zein irribarre eskainiko dizudan saioak egiten aritu naiz, beharbada ez zara oso umoretsu etorriko baina jakin, nire irribarre goxoena eskaintzen dizudala egunero. Bat-batean kanpoan zain egoten diren erretzaile sartu dira gelan eta banekien anabasa horren atzean zu zeundela, zaldi beltz baten gainean, tente-tente eta aurpegi serio horrekin… Gelan sartu zara, zalditik jaitsi eta guuud morrrnin! Ia besaulkitik erori naiz, eneeee. Maitia ordu eta erdi bakarrik daukagu elkarrekin egoteko eta beste hizkuntza batean komunikatu behar!
Open yor buks… Open? Nik oooopen daukat nire bihotza zugan, nola bizi zu gabe? Ate horretatik sartzen zaren mementutik, ahaztu egiten zaizkit gelan dauden beste hogeita sei pertsonak; ateratzen zarenean, nire begiradak etengabe jarraitzen zaitu pasillo artean galtzen zaren arte. Badakit berdin zaudela, bai, zure begirada horrek oihukatzen dit egunero, egoera honek aldatu beharra duela eta behingoz biok elkarrekin egongo garela, , egoera berdinean eta ez ikasle-irakasle bezala.
Aiiii Mikel, zuk bai maite nauzula, eta ez inguruan dauzkadan ume hauek!
Eneeeee Mikel… Nik ere zenbat maite zaitudan jakingo bazenu… Asteburuetan dudan egonezina ikustea besterik ez dago. Astelehena noiz iritsiko zain, "envasau al vacío" dauden poltsa horiek bezala sentitzen naiz, arnasa faltan eta ezin mugitu. Zu Donostian, ni Tolosan… Eta astelehenean plufffff boltsa irekitzen da eta sekulako haize pilloa sartzen da; zaldi gainean badator-badator…
Eta nire lagunek ezin ulertu, hor duzu Iñaki zure zain, mutil jatorra eta guapoa… baina nik Mikel nahiago, 35 urteko gizona, tontakeriatan ez dabilena, bizitzaz ondo ikasia…
Iñaki; bere ondoan? Umekeriatan eta oraindik bizitzan zer nahi duen ez dakiena.Zuk bai Mikel, ondo asko dakizu gu bion bizitza zoragarria eta egunero desberdina izango dela.
Nire maitia, "ai lov yu!".
Das Arthur du de xopin? "Ai dont nou, maitia". Ez dakit Ar-thurrek erosketak edo zer egin duen, nire begiak zuretzat bakarrik dira eta ez Arthurrentzat. Zenbat aldiz irudikatuko nuen, gu biok Londresen eta zu "a kap of ti" eskatzen eta ni, zuri begira guztiz liluratuta, nire zer ongi dakien ingelesez hitz egiten…
Baina atzo zeinu bat ikusi nuen eta horrela ezin dugula jarraitu konturatu naiz. Literaturako andereño olerki baten testu-iruzkina bidali zigun eta olerki hark begiak ireki zizkidan. Gu bion artekoa oso ondo dago maitia, baina aurrerapauso bat eman behar dugula uste dut eta horregatik mezu bat bidali behar nizula. Eskutitz hau idazten hasi naiz eta gero eta gehiago maite zaitudala konturatu naiz. Gure sentimenduez argi eta garbi hitz egiteko garaia iritsi da, beraz eskutitz honen erantzunaren zain egongo naiz.

"Después de superar
treinta y dos miedos y medio
por fin tuve el valor de acercarme a ti
y decirte:
-Buenos días.
Y luego de un silencio que duro medio miedo,
pude agregar:
-¿Verdad que está lloviendo mucho últimamente?
Después de superar
treinta y tres miedos
por fin tuve el valor de acercarme a ti
y junto al buenos días
ofrecerte una bolsa de palomitas de maíz
espero que te hayas dado cuenta de que
por lo menos una de las palomitas era mensajera".


Beno maitia, olerkian bezala, eskaintzen dizut eta ea orain mezularia etortzen den.
Kisses, Idoia.
PD.: Maitia, hurrengo azterketarako pistaren bat emango bazenit… Sikiera galderatxoren bat…