Ai Peio, Peio. Koldo Mitxelena institutua, Gasteiz, Jon Juaristiren ikaslea den Ilia Villaterena 4C.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
   aparta      behingoz      Ezpairik      iradokitzaileak      malko      Orea      soak      tankera   
Ai Peio Peio:

Gaur hodeiei begira jarri eta zutaz akordatu naiz. Zutaz akordatu naiz hodeiek nata mendixkak ziruditelako eta zure pastelei gainean jartzen dizkiezunak etorri zaizkit burura. Zeinen pastelero zaren, Peio; esadazu, zein da zure errezeten sekretua?

Esango nuke, zure begirada prestatzeko bi azukre goilarakada eta kanela apur bat nahasi behar direla, hain dira goxoak begi ilun horiekin bidaltzen dituzun !
Zure muxuak prestatzeko, aldiz, ezti goilarakadatxo bat eta bi limoi tanta behar direla esango nuke; muxu freskagarriak baitira, eta ahoan zapore gozoa uzten duten horietakoak. Zure irria lortzeko, berriz, marrubi gorri bat eta esnegaina erabiltzea litzatekeela onena iruditzen zait; hain dira zure ezpainak eta hain distiratsua zure hortzen zuria!

gabe, ordea, maitasunaren errezeta da zailena. Hamaika bider saiatu naiz zurekin ligatzen, pasteleriara joan eta kremazko bi kristina erosten nizkizunetan, adibidez. Edo San Blas eguna heldu eta kilo bat erroskila erosten nizunean, edo txutxito eta kanutiloak erostera nindoanean, ... Noski, hura dena eta gero, halaxe nago orain, Bridget Jonesen hartuta, behar bada. Edonola ere, ez ditut zuk maitekiro eskuz egindako opil goxoak hipermerkatuetan saltzen dituzten “donuts” eta “donete”kin ordezkatu, ez nuke inoiz halakorik egingo! Bada, gaur, hasiera batean nata ziruditen hodei potolo horiek kolore grisa hartuz joan dira, eta azkenerako euria ekarri dute.

Euria dela eta etxean geratu naiz eta zer egiten du jendeak arratsalde euritsuetan? Bizkotxoak eta madalenak, normalean. Eta nik neuk ere antzeko zerbait egitea pentsatu dut, errezeta berri bat asmatu eta bihar bertan eramango dizut pasteleriara ea zu konkistatzea lortzen dudan! Ondoko osagaiak nahastu ditut: 100 gramo irribarre, lau , hiru goilarakada itxaropen, zazpi hitz goxo eta neukan maitasun guztia. ondo nahasi dut eta labean dago orain.Bihar txokolatez apainduko dut, eta errezetatxo honekin zure hojaldrezko palmera dirudien bihotza neureganatu nahi nuke, nirea aspalditik baitabil horren kapritxoan.

Besterik gabe,
Maitale gozozalea