Otsailak 14, 2007. Ania García de Madinabeitia 4.D / http://www.koldomitxelena.net/LOTURAK/ikasleen%20lanak.htm

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
HITZ-ZAKUA :
- baloia hobeto botatzen laguntzen didazun bezala
- beti bezala, zutaz pentsatzen nabil
- ez behintzat entrenatzaile bezala
- gaurkoa bezalako egun batean
- posizioa ondo hartzeko laguntzen didazun bezala
- zuk gustuko duzun bezala
___________________________________________________________

Kaixo nire bihotzeko azukre koxkorra:
Zer moduz zauden galdetu beharko nizuke, baina zertarako?
Badakit-eta erantzuna, zu beti alai eta zoriontsu zaude, eta suposatzen dut are gehiago. Ni, , burua ez daukat beste ezertarako. Atzo bertan ikusi zintudan azkenengo aldiz eta hala ere iruditzen
zait bizitza oso bat pasa dela. Ez dut ulertzen zer gertatzen ari zaidan. Maitasuna dela uste dut. Eta maitasun honen jabea zeu zara, ene entrenatzailea, ene saskibaloiko irakaslea. Astearte, ostiral eta larunbatero dena ematen duzu nigatik, ni hobea izan nadin saiatzen zara eta nik bihotzez eskertzen dizut. Nire aurrean jartzen zarenean salto errusiarra egiteko, hankek dar-dar egiten didate eta zure begiek guztiz deskontzentratzen naute, baina gustuko dut. Bai, hala da. Zure begi berdeekin begiratzen nauzunean badakit zer edo zer esaten saiatzen ari zarela, baina oraindik ez dut lortu mezu sekretu hori deszifratzea. Lagunduko zenidake? edo atzealdetik hartzen nauzunean ?
Nik gaizki pasatzen dudanean, zuk ere gaizki pasatzen duzu. Aldiz, egun on bat dudanean, zu ere zoriontsu eta irribarretsu azaltzen zara. Azkenean aurkitu dut nire baloi erdia! Baina, zuk maite nauzu? Ezin jakin. Horregatik ari naiz hemen gutun hau idazten. Gure maitasuna zaila dela jakin badakit, ez baita ona nahastea lana eta plazera. Baina ezin nuen gehiago, eta dena jokatuko dut gutun honekin. Honezkero zuk esango didazu irabazi ala galdu dudan. Ausarta izango naiz, , beti esaten baituzu beldurrak ez duela inora eramaten, arriskatu behar dela irabazteko, eta horretan nabil. Ostirala iristeko irrikan nago, zu berriz ikusteko eta berriro zurekin “beroketa” egiteko, behetik gora noski. Beno maitea, espero dut zu inoiz ez galtzea, , zure lana oso ondo egiten baituzu, nirekin egin duzun lana ikustea besterik ez dago: orain badakit zer den maitasuna.
Musu pilo bat, laztana. Laster arte. Maite zaitut.
7 zenbakia daraman jokalaria.