Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Zer gertatuko ote litzateke bat-batean etsai guztiak desagertuko balira mundu honetan? Milioika pertsonaren bizitzak zentzua galduko lukeela eta berria aurkitu beharrean gertatuko liratekeela.
-Pertsona askorentzat etsaiak beharrezko gertatzen dira.
Egia
Gezurra
Khomeinik “USA Satanasa” behar du. Gadhafik “sionistak eta berauen laguntzaile inperialistak”, Israelek “palestinar terroristak”, amerikarrek “sandinista moskuzaleak”, Pinochet-ek “subertsibo ezkertiarrak”.
Eta letania beretsua osatuko genuke geure etxetik irten gabe inarrosten ditugun etsaiekin ere. Eta goi politikatik jaitsita ere, punkia, “navajeroa”, polizia, drogadiktoa, langabea..., hitz batez bestea, gu bezalakoa ez dena, etsai edo etsaigai bezala agertzen zaigu.
-Maila politikoan soilik daude etsaiak.
Egia
Gezurra
Zer dela eta beti zerbaiten kontra bizi behar hau? Ezezaguna, arrotza, estrainioa denaren aurrean sentitzen dugun ia instintuzko beldur edo larridura fantasmatikoan aurkitu behar dela oinarria ematen du. Bestelakotasuna mehatxu bezala hautematen dugu eta sarritan geure beldur, ezintasun, bekaitz edo amorruen Turkoburu edo oker ordaintzaile bihurtu beharra sentitzen dugu.
-Bestelakotasunak eragiten digun beldurragatik “etsaiak” ikusten ditugu.
Egia
Gezurra
Azken aldi honetan Europako zenbait herrialdetan goraka doan arrazismoak hamaika adibide ematen ditu honetaz. Lotsagarria bezain tamalgarria XX. Mendeko gizarte kosmopolitizatuentzat, baina oraindik lehengo lepotik dugula burua aitortu behar.
-Europan azaldu den arrazismoa gauza berria da, XX. Mendekoa.
Egia
Gezurra
-Kosmopolita izanagatik Europan badira arrazismo joerak.
Egia
Gezurra
Eta gauza da etsaiaren aurrean bizi dugun tirandurak itsutzera, obsesionatzera eta berarekiko ustezko autodefentsa dialektika estu batean bizitza planteatzera eramaten gaituela etsai fantasma honek. Azken finean, ingurune distortsionatu bat hautematera eta errealitatea sub specie inimicitiae baizik ikusten ez direlarik. Dena etsaigo horren funtziotan ikusten, ulertzen eta baloratzen da. Nire ustez, hau da etsaiak sartzen duen golik handiena, egiten duen kalterik makurrena.
-Asmaturiko etsaiak pertsona askoren bizitzaren ardatz bilakatzen dira.
Egia
Gezurra
Jarrera honen aurrean beharrezko zaigu haurra txikitatik arrotzarekiko tolerantzian eta interesean heztea –antzinako herrien abegikortasun eta ospitalitatearen ildotik- eta inoren ekintza bitxi edo ohiezak ulertzeko ahalegina egiten trebaraztea, natura ikertzen irakasten den bezalaxe, synpatheia grekozko hitzaren zentzurik minenean.
Azken finean, ikusi nahi ez duena baita itsurik sendagaitzena. Gainera, hain urrun ote dauden elkarrengandik “etsaia”k sortzen duen ikara, laborria, izudura eta exotismoak eta misterioak sortzen dituzten lilura eta jakinmina? Horretan ere balio du esateak halako hura, maitasunetik gorrotora, eta alderantziz, pauso bat besterik ez dagoela.
-Heziketa izan daiteke “etsaiaren” arazoa gainditzeko giltza.
Egia
Gezurra
-“Etsaiak” eragiten digun distortsioa gainditzeko biderik onena sinpatia da.