Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Agurrak garesti daude egun. Garestiegi zenbaitzuen ustez. Ohitura onak galtzen ari direla ____________ batzuek, belaunaldi berriek adinekoenganako begirunea galdu dutela. Egun on bat opatzeak ez duela ahalegin handirik eskatzen nabarmentzen dute batzuek, ezaguna ez denari jaramon egiteak zentzurik ez duela besteek.
dute
diote
diete
diosku
Gizalegez ____________ zer den galdetuta, begirunea eta errespetua erantzuten dute guztiek aho batez;
jolastea
jokatzea
jauztea
jotzea
gizalegezko jokaerez galdetuta, ostera, nekez jartzen ______________ denak ados. Beste modu batera esanda, balioen krisiaz hitz egiten dute batzuek eta garai berriez, beste batzuek.
dira
dute
diote
zaizkie
Latinezko Civis berbatik dator civismo; euskaraz, gizalegea. Egungo herritarraren ___________ erabiltzen zen erromatarren garaian civis berba.
truk
ordez
aldez
beharrean
Erromako herritarrak ziren civisak eta haientzat aparteko garrantzia zuen ezer ______________, hori herritarren arteko fideltasuna zen.
balitz
bazen
izanez
izanda
«Herritartasuna» zuzenbide-terminoa sortu zuten haiek, eta orduko sistemaren oinarri bihurtu zen denbora gutxian. Gerora, norbanakoek beste herritarren interesen alde egiteari deitu ____________ gizalegea, eta egun, berriz, herritartasun kontzientziaren sinonimo da gizalege berba, soziologo askoren iritzian.
zen
zitzaion
genien
zieten
Harluxet hiztegi entziklopedikoaren arabera, _________________, gizon-emakumeei dagokien portaera da gizalegea, eta gizalegez jokatzea, berriz, gizartean bizitzeak dituen jokabide-arauekiko begirunez jokatzea.
halabeharrez
hobe beharrez
esaterako
apika
Gizalegea _______________ bera arrotza da askorentzat.
alea
esana
berba
mintzoa
Hura entzun eta hasperen egiten dute ______________ . Berriak elkarrizketatutako filosofoek ere hausnarketa sakona eskatzen duen berba dela diote, «sakonegia» laburrean definitzeko. Ingurukoek, berriz, hitza aipatu eta adibideekin erantzuten dute.
gehienak
gehienek
gehiengoak
gehiengoek
«Gizalegezkoa da autobusera neke handiz igo den adinekoari eserlekua uzteko jaikitzea, _______________ gutxik egiten duten»; «lantokira sartzean lankideak agurtzeari deritzot gizalegez jokatzea, oso gutxik agurtzen badute ere»; «adinekoei begirunez hitz egitea, eta zuka egitea da gizalegez aritzea»;
zein
ezen
zeren
nahiz
«kalean pipak jatea ez da gizalegezkoa, ezta azpiko bizilagunak arropak eskegita ______________ begiratu barik alfonbrak astintzea ere»;
dituena
dituen
dituenik
dituenez
«etxean egingo ez _____________ kalean egitea ez da gizalegezkoa».
genukeenak
genituzkeen
genituzkeenak
genituzkeenek
Begirunea galtzen ari dela diote batzuek, beste batzuek, berriz, lehengo begirunea _______________ baino ez zela diote.
azalarena
azalezkoa
azalekoa
azalerakoa
Gurasoei kontra egitea haienganako errespetua galtzea dela _________________, garai bateko begirune hura hipokresian oinarritutakoa zela erantzuten diete besteek.
dioenari
diotenei
dioenei
diotenari
Menpekoen beldurra irudikatzen dute horiek. Haien _________________, beldurrak eta agintearekiko morrontzak mantendu ditu bizirik balio horiek urteetan.
esanez
esanda
esanetan
esandakoaz
Gabriel Cohn pentsalariaren ustez, «axolagabekeria» nagusitu da egungo gizartean, eta norbanakoek ________________ zilborrari baino ez diote begiratzen, euren jokabideak besteengan izango duen eraginari erreparatu _______________ .
haren
haien
euren
berorren
baizik
barik
ezik
nahirik
Haren iritzian, «agente handiek, bereziki historian beste inork izan ez duen boterea duten agente ekonomikoek munstroen moduan jokatzen dute. Hau da, euren botereak eta euren jokabideek besteengan izan dezaketen eraginaren _____________ kontzientzia barik».
buruzko
ordezko
gaineko
ondorengo
Besteei trabarik egiten ez dien oro baimenduta al dago? Ezin _____________ nahi duguna egin irakatsi digute etxean eta mezu bera jaso dugu etika eskoletan. Bat-bateko sentimenduak ez direla beti onak izaten eta eskubideak ez ezik norbanakoen betebeharrak betetzeko arauak ere beharrezko direla. Etika hitza ere sarri aipatzen da puntu horretara helduta.
dugu
dugula
dugun
dugunik
Horren harira zenbait _____________ diote etika irakastea ez dela herritar ona izaten irakastea. Horren harira, etikaren defendatzaileek diote gizalegez bizitzea ingurua ezagutzea eta haren arabera jokatzea dela. Hala, etikak errealitatea erakutsi behar duela diote, onaren eta txarraren artean bereizten jardun barik.