Alergiak lankide ditugunean. Consumer Eroski, 2008/07/08.
300 substantzia baino gehiago badira lantokian alergia sortzen dutenak, baina oso-oso gutxi diagnostikatzen dituzte. LANGILE ALERGIKOARENTZAKO AHOLKUAK:

1. Lanean asma, errinitisa edo dermatitisa sortu zaigula susmatu orduko, alergologoarengana edo neumologoarengana joan behar dugu, diagnostikoa egin __________ eta tratamendua jarri.

2. Alergia egonkortu denean, eta egiaztatzen badugu alergia sortu _________ alergenoa lantokian daukagula, lanpostua aldatzeko eskatu beharko dugu, eta enpresa bereko beste leku batera eraman gaitzatela, gai horrek eragingo ez digun norabait.

3. Enpresak jarri ___________ babes neurriak erabili behar ditugu: eskularruak, maskak, kaskoak... eta garbitasun arauak bete.

4. Erabili behar ___________ produktuen etiketak irakurri (garbigarriekin jardun behar badugu, edo bestelako gai erregarriekin), eta neurri egokiak hartu.

5. Latexak alergia sortzen badigu, eskumuturrean edo lepokoan ohar bat eramatea komeni da, eta mediku azterketaren bat egin behar digutenean edo ebakuntzaren bat, jakinarazi egin beharko dugu, latexa _________ gairik erabil ez dezaten eta goma elastikoa dutenak ere ez.

6. Babes neurri hauek hartuta ere berdin jarraitzen badugu eta lan gaixotasuna dela egiaztatzen bada, lana utzi beharra izango dugu, beste arloren batera joaten saiatu, eta, besterik __________, ezgaitasun agiria eskatzeko bidea landu beharko dugu eta kalte-ordaina eskatu.