Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Gripearen birusa ez da inoiz berbera. Urtero aldatzen ditu bere ezaugarriak eta txerto berriak egin behar izaten dira gripeari aurre egiteko. Horretarako, udaberrian elkartzen da sendagile talde bat txerto aproposa prestatzeko.
Aurten gainera, beldur handia dago, litekeena baita gripeak mutazio bat izan eta pandemia zabaltzea. Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) adierazi duenez, epidemia gogor bat izan daiteke eta neurri bereziak hartzea eskatu du. Haren ustez, “ iaz izan zen gripe berriak ondorio larriak eragin ditzake aurten”, eta osasun zerbitzu guztiek kontuan hartu dituzte adierazpen horiek. Hala, OMEk toki bakoitzean jarraipen talde bat osatzea eskatu du, gripe berri honen ezaugarriak ezagutzeko. Pasa den urtean, oso gripe gutxi izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hala ere beste herri batzuetan birus mota berriak azaldu ziren, Belgika eta Holandan batez ere; 150 kasu izan ziren eta pertsona bat hil egin zen. Gripe horren berezitasun handiena hegaztiengandik gizakiengana igarotzea izan zen.
Adituen ustez, _________________________
gripeak mutazio handia izan du.
gripeak mutazio handia izango du.
posiblea da mutazio bat gertatzea.
Iaz EAEn _____________________________
birus berria agertu zen.
gripe kasu batzuk egon arren, ez zen birus berririk agertu.
gripearen ondorioz pertsona bat hil zen.
Hortaz, datu berri horrek birusa aldatu egin dela adieraz dezake, eta gizakiok horren aurrean prestatuta ez gaudenez, pandemia handi bat eragin dezake. Azken aldaketa nabarmena 1968. urtean gertatu zen eta ondoren ez da tamaina honetako besterik izan. Adituek diotenez, aspalditxotik espero zen horrelako aldaketa .
Gripearen aldaketa/-k _______________________
hegaztiek zabaltzen dute.
hegaztiak hiltzen ditu.
txoriak hiltzen dira.
Ondorioz, OMEk berak prebentzio handiagoa eskatu du gripea SARSekin ez nahasteko, urte hasieran agertu zen Asiako pneumoniarekin, alegia. Modu berean, arriskua duten guztiei txertoa jartzea ezinbestekoa da, SARS kasu faltsuak gerta ez daitezen, sintomak oso antzekoak baitira. Guztiarekin ere, aditu guztiek adierazi dutenez, ez da horrelako epidemiaren arrastrorik sumatu. Baina birus aldaketa gertatzen bada, prebentzioa da garrantzitsuena.
OMEk prebentzio handiagoa eskatu du gripea_________________________
SARS epidemiarik ez gertatzeko.
SARS kasuak desagertarazteko.
SARS ezaugarrietatik desberdintzeko.
Esan bezala, birusak urtero aldatzen ditu bere ezaugarriak sortu diren txertoei aurre egiteko. Hala, aldaketa handiak ez direnez, epidemia larririk ez da izaten. Aldaketa handi batek, ordea, pandemia eragin dezake. Dena dela, “ horretarako ere prestatuta gaude” osasun zerbitzuko arduradunen arabera.
Birusaren ezaugarriak _____________________
ez dira inoiz aldatzen.
iaz baino ez ziren aldatu.
urtetik urtera aldatzen dira.
Bestalde, nahiz eta OMEk 60 urtetik gorako guztiei txertoa jartzea gomendatu, EAEkoosasun arduradun guztiek ez dute arrisku bera ikusten, eta iazko prebentzio neurriekin jarraitzea erabaki dute: 65 urtetik gorakoei eta arrisku taldean daudenei, alegia, txertoa jartzea. Hala eta guztiz ere, gauzak areago pentsatu eta jarraipen berezi bat egitea erabaki dute, gisa horretan birusaren ezaugarriak ezagutu eta beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.