Erretzeari uzteko gida (http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2250/eu/contenidos/informacion/salud_fumas/eu_1766/adjuntos/ezerre_e.pdf). Tabakoak sortzen dituen KALTEAK eta Tabakoari uzteak sortzen dituen ONURAK.

Parekatu

1. Odol-basoak aldatzen dira, eta miokardioko infartoa edo zirkulazioko beste gaixotasun batzuk izateko aukera bikoizten da.

2. Zu zeu eta zeure ingurukoak ingurune osasuntsuagoan biziko zarete.

3. Tabakoa egunero erretzeak biriketako minbizi-kasuetatik %90a eragiten du.

4. Larruazala lehenago zahartzen da.

5. Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arrisku txikiagoa izango duzu.

6. Zirkulazioa hobetzen da eta zirkulazio- eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua txikitzen da.

7. Energia eta bizitasun handiagoa izango duzu.

8. Bronkitis kronikoa pairatzen duten pertsonetatik %95ak erre egiten du.

9. Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arriskua handitzen da.

10. Nahi gabe kearen inguruan egoten diren pertsonei kalte egiten die, batez ere haurrei eta zaharrei.

11. Gorputzak hobeto hartzen du arnas, eta hobeto oxigenatzen da. Horrela, jarduera eta ariketa fisikoak nekerik gabe egin ahal izango dituzu.

12. Biriketako minbizia edo beste minbiziren bat izateko arrisku txikiagoa izango duzu.