<=
Botikak eta sendagaiak. Botikez jakin behar dena. Osasun zaintza. HABE/UZEI 144. or.
Esalditik Testura 308 (moldatua)
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (2 sobera daude): aurrez, bada, behintzat, beraz, bestela, ezen, hau da, hori zela eta, horrela, orori, zera.
_____________________________________________________________
Botika izena eritasunak prebenitu edo sendatzeko erabiltzen den substantzia
ezartzen zaion arren, merezi du bereizketa bat egitea botika eta sendagai hitzen artean.
Sendagaia, gizakien eta abereen gaixotasunak sendatzeko edo prebenitzeko ahalmena duen edozein substantzia da, Azido azetilsalizilikoa, esate baterako.
Botika, ostera,
prestaturiko edozein sendagai da, ezaugarri berezi batzuekin aurkeztua, eta izen edo marka jakin batez ezagutzen dena, adibidez, Aspirina, Adiro, Couldina, Dolmen, eta abar (horiek guztiak azido azetilsalizilikoa sendagaiaz egindako botikak dira).
Normalean industria farmazeutikoak botikak egiten ditu,
, sendagaiaren lehengai guztiak erosten ditu, itxura berezi bat ematen die (pilulak, injekzioak, supositorioak, etab.) eta berak ezarritako izen batekin saltzen ditu. Prozesu hau guztia merkatu librearen esparruan sartzen da, botikak kontsumo-gai baten ezaugarriak hartzeraino. Zentzu honetan, aipatzeko modukoa da
orain urte gutxi egindako ikerketa batek frogatu zuela pilula kolore bizi eta erakargarriz aurkezten denean, pilula horrek "gehiago sendatzen duela".
Normalean, eguneroko erabilera duten botiketara mugatuz, zenbait berezitasun nabarmendu nahi nituzke. Hauetariko askok duten balio terapeutikoa oso zalantzagarria da. Ildo honetatik egindako ikerketa sakon eta fidagarri batek
erakutsi zuen: merkatuan dauden botiken artean %30ek bakarrik du eragin nabaria gaixoarengan, %50 eskas samarra da, eta, azkenik, %20k ez zuen inolako baliorik.
, gainera, oso kontuan hartu beharreko beste alderdi bat: oso antzekoak diren botiken gehiegizko ugalketa. Adibide bezala, badira 200 izen komertzial baino gehiago amoxizilinarentzat. Osasunerako Munduko Erakundeak berrehun sendagai bakarrik dauzka nahitaezko eritasunak prebenitu eta sendatzeko, merkatuan bi mila botika baino gehiago dauden bitartean. Nahitaezkoen eta aukeran eros daitezkeenen artean,
, ikaragarrizko desproportzioa dago.
Honekin lotuta dago heziketa sanitarioaren maila, zorritxarrez oso baxua, eta gizarte-klase guztietan gertatzen den ezjakintasun eta mesfidantza, osasunari
dagokionez. Duela gutxi mediku lagun batek esaten zidan gaixo bat ondo aztertu eta miatu ondoren etxera Aspirina kaxa bat errezetaturik bidaltzen bazuen, gaixoa adarra jo ziola pentsatuz irteten zela kontsultatik.
, gauza bera errezetatzeko erabakia hartu zuela, baina beste izen komertzial batekin eta gainera dexente garestiago kostatzen zena.
gaixoarentzat kalterik ez, eta medikuarentzat haren haserrerik ez.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=