Nahiz eta lagunak izan, Eusebiok Mattin akatu zuen. (-en arren)
Liburu asko kaleratzen dira, baina gero eta gutxiago irakurtzen dugu. (ba- ... ere)
Eserita zaudelarik ere, haiek baino azkarragoa zara. (-ta ere)
Zatarra dela badaki, baina bost axola berari. (-(r)ik ere)
Dirurik izan arren, ez lioke inori mesederik egingo. (ba ... ere)
Ikasle asko izan arren, ez zituzten ikasgelak betetzen. (ba ... ere)
Amak arrazoi zuela zeritzon arren, guk bestela generitzon. (ba ... ere)
Apaizek liberalismoaren aurkako ideiak zabaldu zituzten maiz sermoietan; hala ere, liberalak Elizaren alde zeuden erabat. (...-agatik)
Egun guztian buruko minez egonagatik, ez da sendagilea ikustera joan. (ba ... ere)
Erlijioari buruz oso gutxitan hitz egiten zuen; ongi ezagutzen zutenek, ordea, kristaua zela zioten. (...-agatik)
Gaixorik badago ere, berak egin behar du dena. (...-agatik)
Lehengo egunean zuek aurrez aurre ikusiagatik ere, hobe beharrez, ez gintzaizkizuen hurbildu. (ba ... ere)
Nahiz eta Gibraltarreko itsasartea iragateak hainbat amets eta bizitza ito, afrikar iheslariak ez dira kikiltzen. (...-(r)ik ere)
Oraingoan gorbata gabe zegoen, baina ez haatik zarpail, ezta hurrik eman ere. (...-(r)ik ere)
Pareta zahar haien artean, teilatuko zuloak gorabehera, ederki ezkutatuta geunden. (nahiz eta)
Squatterren etxe okupatu hura aurkitzea ederki kosta bazitzaion ere, merezi izan zuen bilaketak. (...-agatik)
Txetxu Rojok Athletik utzi duela? Ez larritu! Etorriko da beste bat. (arren)
Zintzo eta jator fama zuen auzoan, baina bazekien bereak eta bi egiten. (...-agatik)
Baina jakinekoa da, harengatik mila nahigabe nozitu izanagatik ere, ama batek ez duela inoiz bere semea ahazten. (ba ... ere)
Neke handirik hartu gabe ere, egin daitezke era egokian ariketa horiek. (ba-...ere)