Batasuneko Osasun ministroek aho batez onartu dute tabakoari mugak jartzea. (Gara/Brusela) Zenbait estatuko ordezkarik Europaren jarrera kontraesanez beteta dagoela salatu du.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu.
Europako Batasuneko Osasun ministroek erabateko adostasuna azaldu zuten atzo tabakoa arautzen duen legedia gogortzeko Europako Batzordeak egindako proposamenarekin. Edonola ere, zenbait estatutako ordezkariek, _____________, Belgika, Suedia eta Britainia Handikoak, Batasunak alor honetan duen jarrera kritikatu zuten, izan ere, gazteak erretzen hastea ekidin eta tabakoak erretzaileen osasunean dituen ondorioak gutxitu nahi diren bitartean, tabako landaketei laguntzak ematen baitizkio.
hots
zera
hain zuzen
Europako Batasuneko Osasun ministroek atzo _______________ onartu zituzten Batzordeak tabakoari buruzko legedia gogortzeko egin dituen proposamenak. Batasuneko hamabost ministroen iritziz, batez ere gazteei zuzendu behar zaizkie alor honetan hartu behar diren neurriak.
ahoa bete hortz
aho batez
ahozpez
Osasun ministroak bat etorri ziren helburu nagusiak zehazteko orduan: gazteei zuzendutako aurrezaintza eta informazio kanpainak erretzeari ekin ez diezaioten, tabakoak erretzaile pasiboengan dituen ______________ ekiditea eta erretzaileengan tabakoak dituen ondorioak mugatzea. Azken helburu hau betetzeko aldatuko dira tabakoa arautzen duten hiru direktibak.
menpekotasunak
gaixotasunak
ondorioak
Nahiz eta Komisioaren proposamena aho batez onartu den, zenbait estatutako ministroek Europako Batasunari kritika egin zioten, erretzaileek jasaten dituzten ondorioak mugatzeko helburuaz direktibak gogortzen dituen bitartean, tabako landaketei diru-laguntzak ematen dizkielako. Honen haritik _____________ ziren Belgika, Suedia eta Britainia Handiko ordezkariak.
mintzatu
jarraiki
jardun
“Europako Batasunak tabakoaren landaketei laguntzen milaka milioi euro gastatzen dituen bitartean, osasun publikorako mehatxua dela esaten du”, adierazi zuen Magda Aelvoet Osasun ministro belgiarrak. Austriako ordezkariak, ______________, “kontraesan handia” somatzen du Europako Batasunaren politikan. Estatu espainiarreko ordezkari Jose Manuel Romay Beccaria ministroak landaketa alternatiboei laguntzak emateko proposamena egin zuen.
bederen
bestalde
beraz
Beste zenbait estatuk tabakoa garestitzea edota tabako makinei buruzko legedia sortzea beharrezko jo zuten, gazteek zigarroak eskuratzeko aukerarik izan ez _____________ . Italiak, esaterako, tabakoaren zergak igotzeko proposamena egin zuen. Ekimenari Danimarkak eta Suediak eman zioten babesa. Europako Batzordeak bere proposamena tabakoaren fabrikazio, aurkezpen eta salmentari begira egin du.
badute ere.
dezaketelako
dezaten
Lehenik eta behin, 2003. urteko abenduaren 31rako zigarro bakoitzaren gehienezko alkitran maila hamabi miligramotik hamar miligramora jaistea proposatu du. Nikotinari dagokionez, zigarro bakoitzak ____________ dezakeen gehienezko maila miligramo batekoa izango da. Europako Batasunean egin eta merkaturatuko diren zigarroek ezin izango dute eduki CO2ko hamar miligramo baino gehiago.
izan
erre
jo
Etiketari dagokionez, Europako Batzordeak _____________ eta aurkezpenari buruzko proposamena egin zuen. Tabakoa erretzeak pertsonen osasunean izan ditzakeen ondorioei buruzko oharrak atzealde zuriaren gainean beltzez idatzi beharko dira. Oharren tamainak ere handia izan beharko du.
hazi
eduki
ketu
Osasun komisario europarrak, David Byrnek, atzo azaldu zuenez, “oharrak argia izan beharko du”. Europako Batzordearen proposamenaren ________________, “Erretzeak hil egin dezake” edo “Erretzeak hil egiten du” leloen artean aukeratu beharko dute tabako ekoizleek.
arabera
bidez
inguruan
Hautatzeko aukera Lelo horietaz gain, beste lelo bat ere jarri beharko da. ______________, tabakogileek ondoko zerrendan agertzen diren esaldien artean hautatu ahal izango dute: “Erretzaileak goiz hiltzen dira”, “Erretzeak bihotzekoak eta eritasun kardiobaskularrak eragiten ditu” edota “Erretzeak minbizia sortzen du”.
Bestela
Izan ere
Behintzat
Beste zerrenda bat ere osatu du Batzordeak Batasuneko estatuek aukera dezaten: “Haurdun zaudeten emakumeok: erretzeak zeuon seme-alaben osasunari kalte egiten dio”, “Babes itzazue haurrak: ez behartu zuen kea arnastera”, “Zure medikuak erretzeari uzten lagunduko dizu”, “Erretzeak menpekotasuna ______________ du” eta “Erretzeari utziz gero, gaitz larrien arriskua gutxitu egiten da”.
sortarazten
agortzen
urriagotzen
Europako Batzordearen proposamenak tabako paketeetan “alkitran gutxikoa”, “arina”, “oso arina” eta antzeko esaldiak aurkeztea debekatzen du. Batzordearen iritziz, esaldiok pertsonak erretzera bultzatzen dituzte, izan ere, aurreko esaldiok helburu zehatz bat dute, aurkezten den produktua beste batzuekin _______________ gero, kalte txikiagoa egiten duela sinistea.
alderatuz
aldenduz
bereiztuz
Romay Beccariak gazteei, haurdun dauden emakumeei eta osasun ____________ langileei zuzendutako mezuen garrantzia aipatu zuen. Ministroak esan zuenez, Estatu espainiarrean erretzaile gehiago dago emakumeen artean gizonen artean baino.
aldeko
ildoko
alorreko
Tabakoaren salmentaren kontrola, tabako-makinak debekatzeko ____________, eskoletan eta haurrak dauden lekuetan erretzea debekatzea eta erretzaile pasiboak babesteak duen garrantzia ere aipatzen da Europako Batzordeak egindako proposamenean.
aukera
mauka
mehatxua
Batasuneko Osasun ministroek atzo auzia aztertu baino ez zuten egin. Guztiak bat etorri ziren gaur egun ___________ dagoen legedia aldatzeko negoziazioak bidea erraztuko duela esatean, eta, beraz, Europako Kontseiluan behin behineko lehendakaritza duen Finlandiako Errepublikako ordezkariak azaldu zuenez, ez da zail izango adostasuna epe laburrean gauzatzea.