Zein da adikzioen amua? Onintza Irureta / Argia astekaria.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (2 sobera daude): aldean, aldi berean, agidanean, bere onera, bere onetik, gibelean, hein batean, lozorroan, noraezean, oinarrian.
____________________________________________________________
Ziur ezagutzen duzula edale amorraturen bat, edo jatea beste burutaziorik ez duenen bat, edo botikak hartzeko adikzioa duenik, edo ludopataren bat, edo tabakoa ezpainetatik ezin kendurik dabilenen bat, edo sexurako beste ezertarako bizi ez denen bat, edo maitasun-harremanak kolekzionatzen dituen norbait. Agian zure inguruko norbaitek izango du beste adikzio moderno hauetakoren bat: lana, telebista, internet, telefono mugikorrak... Beharbada zu zeu ere ibili zara, adikzioek eragindako sentimenduak eta zirrarak nahaspilatuta... agian zeure buruari behin baino gehiagotan galdetu diozu: "Baina zer ari zait gertatzen?"

Eta agian, asko erre duzu, edo tripazain bihurtu zara une batez, edo poltsikoa jorratu duzu erosketa txa­txuekin. Denok jokatu dugu noizbait horrela, adikto bagina legez, hausnar­ketak alboratuta, ezohiko gertaeraren batek asaldatu gaituenean. Baina joka­era hori behin eta berriz errepikatzen badugu, eta "ohitura" horiek arnasa har­tzea bezain ezinbesteko bilakatzen, argi dago adikzioren bat dugula. Addictus latinezko hitza dago adikto hitzaren , eta esklabo esan nahi du. Neurriz kanpoko erosketa bat-batekoak, mozkorraldiak... magikotzat hartu, eta arazoa konponduko digutela uste izaten dugu: uste ustela. Behin-behineko konponbideak arazoa laztu besterik ez du egiten, adikzioarekiko menpekotasuna, morrontza handitu.

Adikzioan erortzeko arrisku bera dugu guztiok? Zer ezkutatzen du adik­zioak? Bada sendabiderik? Horrelako jokabide baten beti ageri da sentimenduekin zerikusia duen gaitzen bat. Barne-gatazka bat konpondu nahi izaten da, korapilo bat askatu. Adiktoak sentimendu nahasi horiek uxatu egin nahi ditu, nahiz oso ondo jakin ez zer sentitzen duen. Amorrua, ezinegona, bakardadea, depresioa, bere burua erru­dun jotzea... Horiek denak uzten ditu, edo minik ez emateko moduan, jokaera adiktiboak.

Adikziora emanago daudenak ateratzen dira zerbait zapuzten zaienean, bihozkadei amore errazegi ematen diete. Amak bere seme­-alabekin haurtzaroan duen harremanak esplika dezake adikzioren bat edo beste. Amak hankagorria luzaroan neurriz kanpo maite badu, menpetasun patolo­gikoa izan dezake haurrak gerora. Amak bere gabeziak estaltzeko badarabil hau­rra, gonapean edukiz, eta bere beldurrak umeari pasatzen badizkio, ume horren autonomia zapuztuko du, nahi gabe bada ere. Ama eta amaren zaintza: bien­ganako morrontza izango du umeak; baina berez ama da adikzioa duena, hau­rra beti behar duena.

Harreman patologiko horiek indar­gabetu egiten dira, edo gutxitu , amak garrantzizkotzat jotzen badu aitaren zeregina sendiaren barruan. Umearen psikearentzat garran­tzizkoa da aitaren rola. Jaioberriak lehen hilabeteetan amak ematen dizkion gau­zak nahi izaten ditu. Ondo sentitzen da horrela, eta lasaitu egiten da. Neurri batean gauza horiek amaren ordezko dira, baina denborak aurrera egin ahala, amaren zeregina ulertzen hasiko da umea, eta haurrak berak ere bere burua zaintzen ikasiko du. Txikitan umea ez bada behar adina maitatzen, umeak ez du barneratuko bere nahigabeak uxatzen laguntzeko badirela aita-ama batzuk. Laguntza hori falta duela senti­tuko du, eta baliteke ume hori pixa egi­ten hastea, edo inguruko jostailu guztiak haustea... Hau da, gerta liteke barne­-arazo bati umeak erantzun somatiko bat ematea, gorputzarekin zerikusia duena eta ez psikearekin. Beraz, harre­man adikziozkoak haurtzaroan sor­tzen dira eta nerabezaroan garatzen. Hots, geu gizabanako izateko proze­suak huts egin du, harremanek huts egin dutelako. Psikologiak adikzio guztiak senda litzake, baldin eta aurretik onartzen bada hor benetan arazo bat dagoela. Sarritan arazorik ez dagoela sinistarazten diogu geure buruari, defentsa-mekanismo bat da sufrikarioa saihesteko. Adiktoak etortzen luze jotzen du, ara­zoaren sustraiak sakonak direlako.