Zein da adikzioen amua? (Jarraipena) / Onintza Irureta. Argia astekaria. Hasieran duzun testua berridatzita dago azpian, baina testu zati batzuk falta ditu. Jarri zeuk beheko testuan zer falta den. Kontuan hartu MARRA BAKOITZEAN HITZ BAT falta duela. Sinonimoak nahiz esanahi bereko egitura berriak joan daitezke hutsuneetan.

Testua berridatzi

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Adikziora emanago daudenak asaldatu egiten dira asmoren bat behera erortzen zaienean, bihozkadei errazegi errenditzen zaizkie. Amak bere seme­-alabekin haurtzaroan duen harremanak esplika dezake adikzioren bat edo beste. Amak hankagorria luzaroan neurriz kanpo maite badu, menpetasun patolo­gikoa izan dezake haurrak gerora. Amak bere hutsuneak estaltzeko badarabil hau­rra, gona azpian edukiz, eta bere beldurrak umeari pasatzen badizkio, ume horren autonomia zapuztuko du, nahi gabe bada ere. Ama eta amaren zaintza: bien­ganako morrontza izango du umeak; baina berez ama da adikzioa duena, hau­rra beti aldean behar duena.

Harreman patologiko horiek indarrik gabe geratzen dira, edo gutxitu neurri batean, amak garrantzizkotzat jotzen badu aitaren zeregina familiaren barruan. Umearen psikearentzat garran­tzizkoa da aitaren rola. Jaioberriak lehen hilabeteetan amak ematen dizkion gau­zak nahi izaten ditu. Ondo sentitzen da horrela, eta lasaitu egiten da. Neurri batean gauza horiek amaren ordezko dira, baina denbora aurrera joan ahala, amaren zeregina ulertzen hasiko da umea, eta haurrak berak ere bere burua zaintzen ikasiko du. Txikitan umea ez bada behar adina maitatzen, umeak ez du barneratuko bere nahigabeak uxatzen laguntzeko badirela aita-ama batzuk. Laguntza hori falta duela senti­tuko du, eta gerta liteke ume hori pixa egi­ten hastea, edo inguruko jostailu guztiak haustea... Hau da, gerta liteke barne­-arazo bati umeak erantzun somatiko bat ematea, gorputzarekin zerikusia duena eta ez psikearekin. Beraz, harre­man adikziozkoak haurtzaroan sor­tzen dira eta nerabeak garenean garatzen. Hots, geu gizabanako izateko proze­suak kale egin du, harremanek kale egin dutelako. Psikologiak adikzio guztiak senda litzake, aurretik onartzen bada hor benetan arazo bat dagoela. Sarritan arazorik ez dagoela sinestera behartzen dugu geure burua, defentsa-mekanismo bat da sufrikarioa saihesteko. Adiktoak egoera osasuntsura itzultzen luze jotzen du, ara­zoaren sustraiak sakonak direlako.
__________________________________________________________

Adikziora emanago daudenak asaldatu egiten dira asmoren bat zaienean, bihozkadei errazegi ematen diete. Amak bere seme­-alabekin haurtzaroan duen harremanak esplika dezake adikzioren bat edo beste. Amak hankagorria luzaroan neurriz kanpo maite badu, menpetasun patolo­gikoa izan dezake haurrak gerora. Amak bere estaltzeko hau­rra, edukiz, eta bere beldurrak umeari pasatzen badizkio, ume horren autonomia zapuztuko du, nahi gabe bada ere. Ama eta amaren zaintza: bien­ganako morrontza izango du umeak; baina berez ama da adikzioa duena, hau­rra beti behar duena.

Harreman patologiko horiek egiten dira, edo gutxitu batean, amak garrantzizkotzat jotzen badu aitaren zeregina barruan. Umearen psikearentzat garran­tzizkoa da aitaren rola. Jaioberriak lehen hilabeteetan amak ematen dizkion gau­zak nahi izaten ditu. Ondo sentitzen da horrela, eta lasaitu egiten da. Neurri batean gauza horiek amaren ordezko dira, baina denborak ahala, amaren zeregina ulertzen hasiko da umea, eta haurrak berak ere bere burua zaintzen ikasiko du. Txikitan umea ez bada behar maitatzen, umeak ez du barneratuko bere nahigabeak uxatzen laguntzeko badirela aita-ama batzuk. Laguntza hori falta duela senti­tuko du, eta ume hori pixa egi­ten hastea, edo inguruko jostailu guztiak haustea... Hau da, gerta liteke barne­-arazo bati umeak erantzun somatiko bat ematea, gorputzarekin zerikusia duena eta ez psikearekin. Beraz, harre­man adikziozkoak haurtzaroan sor­tzen dira eta garatzen. Hots, geu gizabanako izateko proze­suak egin du, harremanek kale egin dutelako. Psikologiak adikzio guztiak senda litzake, eta aurretik onartzen bada hor benetan arazo bat dagoela. Sarritan arazorik ez dagoela geure buruari, defentsa-mekanismo bat da sufrikarioa saihesteko. Adiktoak bere etortzen luze jotzen du, ara­zoaren sustraiak sakonak direlako.