Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Menpe moldea posposizioa da. Hau da, leku-denborazko kasu-atzizkiez, aurretik duen izen-sintagma “-en” atzizkiaz lotua ageri da beti. Adibidez: -Norbaiten mendean egon: estar bajo el dominio de alguien. -Jende guztia bere mendera ekartzeko: para atraer a toda la gente bajo su dominio. -Mendean jarri: someter. -Obligazio askoren mende bizi gara gurasoak: los padres y madres vivimos bajo el dominio de muchas obligaciones. Baina: -Mendean hartu: Arazoa mendean hartuta daukat. -Mendean eduki: Lanak mendean dauzkat. Bi hauen kasuan aurreko moldeak ez du –en atzizkia hartzen. Eta esanahian ere bada alderik. Adibidez: Drogaren menpean egotea edota menpean hartzea erabat desberdina da. - eta zuk zer uste duzu? internet adikzio bihur daitekeela uste al duzu? Galderari erantzun eta saia zaitez arrazoiak ematen: - Saia zaitez, testuari segida emanez, telebistak adikzioa sortzen duela frogatzen duten adibide horietako batzuk idazten: - Orain arte deskribatu ditugun adikzioei erreparatu eta esaiguzu, zein menpetasunetik ikusten duzu hurbilen zeure burua eta zergatik? - Adibidez: Nik neure burua lan-adikziotik hurbil ikusten dut, ordu asko ematen baititut lantokian, baina drogetatik urruti, ez baitut sekula drogarik probatu ere egin.
- Menpe posposizioak adiera bakarra du.
Egia
Gezurra
Lana, beste ezertarako denborarik ez dagoenean. Oporretan burua lantokian izatea, familiari eta gertukoei arreta gutxi eskaintzea, ohean lan kontuekin jira eta bueltaka aritzea gure garaiko arazo berri baten seinale dira: lanarekiko adikzioa. Oso langile izatetik haratago doan patologia da hau, osasuna eta norberaren bizitza arriskuan jartzera iritsi daitekeena. Guztiok dakigu langilea izatea oso ezaugarri preziatua dela gure gizartean. Batzuetan, ordea, lana obsesio bihurtzen da langile batzuentzat. Bizitzeko beharrezkoa da lan egitea, eguneroko gastuak ordaindu ahal izateko diru-iturria da eta autoerrealizatzeko bidea ere bada, gustuko lanean ari direnentzat behintzat. Baina egunean hamaikatxo orduz lanean aritzea adikzio sozialtzat hartu behar dugu. Lan egiteko bizi dira adikzio hau pairatzen dutenak. Pertsonalitate obsesibo-konpultsiboek jasaten duten patologia gisa definitzen dute psikiatrek.
- Pertsonalitate obsesibo-konpultsiboa dutenek lan-adikzioaren patologia jasaten dute.
Egia
Gezurra
Sexua, beti gehiago nahi. Sexu-adikzio terminoa orain dela hogeita hamar bat urte sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan, sexu-arazoak zituztelako hainbat talde biltzen hasi zirenean. Dena dela, bada nahastuta dabilenik ere. Asko masturbatzen den pertsona bat edota beste askorekin harremanak dituena ez baita sexu-adiktoa. Kontua ez da kantitatea, konpultsiboki egitea baizik, eta gainera, arazoa dutenek ez dute plazerrik sentitzen praktikarekin. Arazoa dela esaten dugu, adibidez, pertsona hori ez denean bere lantokira joaten norbaitekin larrutan ari delako, edota, beldurra galduta, edozein lekutan masturbatzen denean. Sexuarekin lotutako antsietatea duten pertsonek autoestima baxua dute, pertsonekin harreman zailak dituzte eta euren munduan sartuta egoten dira, antsietate horri irtenbidea bilatu nahian.
- Sexu-adikzioa dutenek autoestima baxua dutenekin harreman zailak dituzte.
Egia
Gezurra
Telebista, morroi ala nagusi? Gizarte industrializatuetan populazioaren ehuneko hamarrak "Telebista-adiktoa" dela uste du. Badirudi milioika eta milioika telebista-adikto dabilela munduan zehar. Ala besterik gabe, gure arteko denbora-pasarik ezagunena gehiegitxo ikustea da arazoa? "Telebista-adikzioa" kontzeptua bera ere oso barneratua dago gizarte industrializatuetan, baina askoren ustea da hitz elkarketa hori zehazgabea eta subjektiboa dela. Hamaika adibide erabil daitezke telebistak adikzioa sortzen duela frogatzeko, baina zientifikoki ez du baiezkorik lortu.
- Telebista-adikzioa zintifikoki ziurtatzeke dago.
Egia
Gezurra
Dendaz denda, dirua xahutuz Erostea ere adikzio bihurtu da aspaldion. Merkataritza gune handiek hamaika trikimailu erabiltzen dute erosteko gurditxoa bete dezagun. Marketing hitzaren -jada trazidionalaren- ondoren Merchandising hitza da giltza gaur egun: Merchandising delakoa mozkinak saltokian ondo apailatzeaz arduratzen den sistema berria da. Erosleok burutzen dugun erosketaren %70 ez dago planifikatua, beraz, produktuak egoki kokatuta daude erosgunean. Merchandisingak saltokiaren alderdi guztiak landuak ditu: langileen itxura, argiak, usainak, koloreak, musika eta abar. Marketingaren helburua gehiago saltzea zen, eta Merchandisingarena, berriz, bezeroaren gogoa asebetetzea gehiago eros dezan. Elizak gizakion gogoa “bizitu” du menderik mende, eta orain sistema kapitalistak.
- Marketingaren eta Merchandisingaren helburuak berberak dira.
Egia
Gezurra
Drogak, adikzio kimikoa Gizakia bera bezain zaharra da drogen erabilera, neurrigabe erabilita adikzioak sortzea bezain zaharra. Drogazaleak drogak hartzeko arrazoi nagusia, berriz, efektu farmakologikoa lortzea da: batzuetan euforia, beste zenbaitetan lasaitasuna... Drogek, beraz, adikzio kimikoa sortzen dute eta gaixoak substantzia adiktiboa hartzeari uko egin behar dio sendatu nahi badu Hori horrela, tratamenduaren lehen pausua menpekotasuna sortzen duten estimuluak saihestea da. Hortik aurrera, gaixoak modu erregular eta progresiboan, elementu arriskutsuetara hurbildu eta bere burua kontrolatu beharko du horien aurrean. Gainera, arazo espezifikoei ere irtenbidea bilatu behar zaie, adibidez, abstinentziak ekartzen dituen depresioa, antsietatea... tratatu egin behar dira. Bestalde, bizimodua aldatzea ere komenigarri da, premia eta desioen arteko oreka bultzatzea garrantzizkoa baita. Berriz erortzea saihesteko, ezinbestekoa da prebentzioa, adikzioak sendatzea errazagoa baita erabateko abstinentzia lortzen denean.
- Droga menpekotasunaren kontrako tratamendua farmakologikoa da.
Egia
Gezurra
Jokoak joko Jokoa, drogak bezalaxe, patologia ere bada; adikzioa sortzen baitu. Ludopatia deitzen zaio gaixotasunari eta zorigaitzezko jokoak pertsona ludopata bihurtzen du. Adituen esanetan, jokoarekiko patologia jokalariak bere burua kontrolatzeko gaitasun ezarengatik eta bere bizitzaren inguruan gertatzen diren gorabeherengatik bereiz dezakegu. Hau da, jokoa pertsonaren bizitzaren ardatz bihurtzen da. Jakina, ez da gauza bera kinieletan jokatzea eta soldata osoa bingoan xahutzea. Ludopatia dela esaten dugu mailaz mailako huts egiteak eta etengabeko porrotak jaso arren, pertsona jokatzeko premiari aurre egiteko gauza ez denean, nahiz eta egoera zail honek jokalariaren bizitza zeharo hondatu, dirurik gabe geratzen delako, adibidez.