Kaskoa erostea (http://www.infoconsumo.es/dianaseguridad/vasc/decalogo_vasc.htm. KONTSUMITZAILEAREN HEZKUNTZA SAREA© 2005(Escuela Europea de Consumidores).)

Esaldiak osatu (3 aditz soberan daude)

1. Jakin behar duzu kasko mota desberdinak _____________: motorrerako, bizikletarako, hipika egiteko... Ez ezazu inoiz hipikarako kasko bat motorrean ibiltzeko erabili, erremedioa kaltea baino okerragoa izan daiteke eta. Kasko bat erosi behar baduzu, aukera ezazu egingo duzun jarduerarako egokia dena.

2. Kasko bat erosteko orduan, gogoan eduki zure segurtasunari dagozkion gaietan ez ___________ aurreztu behar. Prezioa ez da garrantzitsuena, kasko homologatu eta segurua izatea. Erosi aurretik, informa zaitez ondo, erka itzazu prezioak eta kalitateak.

3. Exijitu kaskoa Europako araudiaren arabera homologatua izatea. Begira ezazu ea homologazio etiketa barruan josita ____________.

4. Ondo ikusi ahal izateko, hobe duzu bisera argia ___________ kasko bat erostea, tindatua ez dena, marratzen ez dena eta, ahal bada, lurrintzen ez dena.

5. Denda espezializatu batera zoazenean, eskatu aholkuak eta froga itzazu, lasai asko frogatu ere, marka, modelo eta neurri desberdinak.

6. Gogora ezazu kaskoa oso doituta egon behar ____________, baina buruaren edo lepoaren inongo alderdirik sakatu gabe. Halaber, ez da mugitu behar burua bizkor mugitzen duzunean. Har ezazu behar duzun denbora guztia kaskoa aukeratzeko.

7. Kaskoaren loturak jartzean, kaskoa guztiz lotuta gelditu behar da, bestela lurrera jaustekotan bera izango da jauzi egingo _____________ lehena.

8. Kasko batek kolpe handi bat jasan duenean edo 1,50 metrotik gorako altuera batetik jausi denean egituran kalteak izan ditzake, eta istripu baten aurrean erabilgarri ez izatea ere gerta daiteke. Zalantzak badituzu jar zaitez kontaktuan dendarekin, fabrikatzailearekin edo inportatzailearekin, kalteak egiazta ditzaten.

9. Garrantzitsua ez da kaskoa bakarrik, baizik eta gainerako jantzi guztiak ere: norbanako babes ekipo on batek ere (material erresistentezko arropa, belaunekoak, eskularruak eta abar) badauka zerikusirik zure babes eta segurtasunean.

10. Gogoan eduki kaskoa derrigorrezkoa dela (isuna ipini ahal dizute jarrita ez badaramazu) eta buruan jarrita daramazunean soilik babesten _____________. Kaskoa besotik eskegita badaramazu, jausten bazara, besoa eta burua apur ditzakezu.