Erreklamatzen ere jakin egin behar (HABE aldizkaria, 199 zk)
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Behin baino gehiagotan gertatuko zitzaizun erositako alkandorarekin gustura ez egotea, etxera ekarritako garbigailuak kolpe bat edukitzea edo halako kafetegitako terrazan zuk uste baino gehiago kobratzea. __________ jarri zara, baina ez duzu ezer egin. Hau eta hori egingo duzula esan diozu zeure buruari, baina, hasierako haserrea epeldu zaizunean, ezer ez! Erreklamatu egin behar duzu, horretarako eskubidea duzu eta.
Sutan
Berotan
Erreta
Erreportaje honen bitartez, nola egin erakutsi nahi dizugu. Hori bai, erreklamatzeko, arrazoi eduki behar da eta ez dugu guk uste dugun ____________ edukitzen. Honen inguruko zalantzak eta argitzeko, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulego batera hurbildu gara.
beti
guztietan
askotan
Lurdes erreklamatzaile bati ari zaio aholkuak ematen. Guk, bitartean, bulegoko bezero batekin hitz egiteko parada aprobetxatzen dugu. Ez da Tina bulegora etortzen den lehenengo __________ , orain urte bete hidromasaiarako bainera bat jarri zioten etxean eta ura galtzen du. Instalazioa egin zion langileari lana ordaindu zion eta honek ez dio orain kasurik egin nahi. Beste batean ere jo behar izan zuen Tinak bulegora.Larruzko jaka bat tindatzera eraman zuen eta hondatuta itzuli zioten. Lurdesek bukatu du aurreko bezeroarekikoa eta Tinak utzi egin gaitu.
bider
unean
aldia
Bulegotik adineko emakume bat atera da, bere ilobari gertatutakoaz kexatzera etorria "_______________ zen eta jatetxe batean erreserba egina zeukan. Atzera egin du bikoteak, jatetxera deitu eta hogei mila pezeta eskatu dizkiete kalte-ordainetan. Ez dago eskubiderik! Telefonoz egin zuten eskaera eta ez zuten gonbidatuen kopurua zehaztu ere egin!"
ezkontzera
ezkontzen
ezkontzekoa
Ziur al zaude?Aipatutako hauek bezalakoak izaten dira horrelako bulegoetan aurkezten diren erreklamazioak, baina erreklamatzeko, arrazoi eduki behar da. "Badaude egin ezinezko erreklamazioak egitera etortzen _____________ . Esaterako, zuk alkandora bat erosten baduzu eta etxera heltzean ohartzen bazara ez dela zure neurrikoa edo kolore hura ez datorrela bat halako galtzarekin eta aldatu nahi duzula pentsatu. Kasu honetan saltzailea ez dago saldu dizuna aldatzera behartua. Dena den, gehienetan aldatu egingo dizute, saltzaileari bezeroa gustura edukitzea komeni baitzaio, baina argi gera dadila ez dagoela horretara behartuta" argitzen digu Lurdesek.
zaizkigula
zaizkigun
zaizkigunak
Besterik da erositakoa hondatuta baldin badago edo akatsen bat baldin badauka; orduan, bai, erreklamatzeko eskubidea duzu. "Eman dezagun, izozkailu bat erosi duzula eta etxera ekarri eta dagokion lekuan jartzen ari direnean, ateak kolpe bat duela ikusten duzula, ez duzu onarpen-orririk sinatuko eta itzularazi egingo duzu. Ohartu ez eta orria sinatzen baduzu, zailago izango da arazoa konpontzea; ________, gomendagarriena aparailua ondo aztertzea izaten da. Dena den, itxuraz ondo baldin badago, zuk onartu baldin baduzu eta egun batzuk pasa ondoren izozkailuak ez duela hozten -ez duela funtzionatzen- konturatzen bazara, saldu dizun etxera deituko duzu eta konpondu egin beharko dizute edo haren ordez ezaugarri eta marka bereko beste bat eman".
hala ere
beraz
bestela
Etxera edozein lan egitera etortzen zaizkizunean edo automobila konpontzera eramaten duzunean ere ondo zehaztu beharko duzu zer den zuk nahi duzuna, eta aurrekontua eskatu, askotan gertatzen baita guk uste baino gehiago kobratzen digutela, "horregatik da hain garrantzitsua aurrekontua, ezingo dizute bertan azaldutakoa baino gehiago kobratu eta. ______________, jakinaren gainean egon zaitezen, esan behar dizugu lantegiak aurrekontua egitea kobratzeko eskubidea duela zuk aurrekontu hori onartzen ez baduzu, bestela ez" gaineratzen du Lurdesek. Eta ez al zaizu inoiz gertatu halako kafetegitan kopa bat hartu eta han dauden guztiak gonbidatu izan bazenitu bezala kobratzea? Prezioa gehiegizkoa iruditzen bazaizu, prezioen zerrenda eskatuko duzu eta kobratutakoa eta han datorrena bat datozen ala ez egiaztatu. Berdinak direnean, jai duzu, lagun
Gainera
Hala ere
Baita
Nola konpontzen den arazoa. Arrazoi duzunean egin beharreko lehenengo gauza saltzailearengana edo lana egin dizunarengana jotzea izango da -saia zaitez bertako arduradun edo nagusiarekin hitz egiten-, arazoa argi eta garbi azaldu eta konponbide bat emateko eskatu. Ez baduzu ezer lortzen, zeure udaleko kontsumitzailearen informaziorako bulegora jotzea gomendatzen ___________, berek bideratuko baitute zure erreklamazioa. "Gu ere lehenengoz erreklamatuarekin jartzen gara harremanetan eta kexa bat jaso dugula adierazten diogu. Erreklamazioa egin zaiona benetako profesionala denean, arazoa konpontzen saiatzen da eta askotan eskertu ere egiten digu guk deitu izana, bezeroa gustura edukitzea komeni zaio eta.
digute
dizugu
diguzu
Baina gerta daiteke erreklamazio eduki eta besteak, aldiz, hori ez aitortzea; orduan guk gauzak nola diren ulertarazten saiatu behar dugu. Elkarrizketaren bidetik ezer lortzen ez badugu, Kontsumo Zuzendaritzara eramaten da kasua. Zerbitzu honek baditu bere ikuskatzaileak eta hauek ez badute bezeroarentzako kalte-ordainik lortzen, kasua auzitara ere eraman daiteke. Horrelakoetan erreklamazioa egiten zaiona zigortua izango da, baina erreklamatzaileak ez du ordainik jasoko._____________, arazorik gehienak onez onean -hitz eginez- konpontzen dira" amaitzen du Lurdesek. Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoek dohainik egiten dute lan, eta, erreklamazioak bideratzeaz gain, aholkularitza edo kontsulta-leku ere izaten dira.