GERNIKAKO AZOKA. Ikas eta Ari 5, moldatua.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): aurrera, arratsaldean, biltzen, behin, bertara, eguerdian, gordetzen, jaki, egunean, neguaren, ondoren, saltzen, udaberriaren.
_______________________________________________

Gernikako feria nagusiaren jatorria zehatz-mehatz ezagutzen ez den arren, herriarekin batera sortutako zerbait dela diote. Dokumentu zaharrei begiratzen badiegu, Gernikako Sorkuntza Gutunari, esaterako, astero egiten zen azoka bati buruz hitz egiten da.Genikako azokak Bizkaiko nagusiena izateko nahia zuen eta lortu zuen, Bizkaian ospea eta dirua baitzegoen eta baita nekazari kopuru handia ere. Baina badakizu zein izan zen feria hau antolatzeko arrazoi nagusia? Bada, etorrera izan zen. Urriaren etorrerarekin Bizkaiko nekazariek Gernikarako bidea hartzen zuten urteak joan eta urteak etorri. Nekazariak baratzeko produktuak hasten ziren, urria baita horretarako hilabeterik egokiena.

Urriaren azken astelehenean egiten den feriak nekazari munduan garrantzi handia dauka eta feriaren barnean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira bertakoak diren hainbat jaki: indabak, piperrak, sagarrak, intxaurrak, gaztainak... Guztiak topa daitezke Gernikan. Azken urte hauetan beste produktu batzuek ere garrantzi handia dute: gazta, txakolina eta eztia. Hiru hauek lehiaketa batean parte hartzen dute eta azokako produktu hauetatik hoberenak saria irabazten du.

Goizeko bederatzi eta erdietatik postutik postura joaten da epaile talde bat txakolina, gazta, zein eztia dastatzen, eta jakirik gozoena zein den erabakitzen aritzen dira. Eguerdiko ordu batean irabazleen izenak iragarri , irabazi duen gaztaren enkantea hasiko da. Enkante hau oso ikusgarria da, jende ugari da leku honetara irabazi duen gaztaren zati bat zenbat ordaindu duten ikusteko. Lehen bi gazten artean egoten da lehia eta gaztazaleek diru ugari ordaintzen dute gazta hoberenaren zatitxo bat etxean jan ahal izateko.

Gernikan baino ospe handiago duen gazta enkantea Ordiziako azokan egiten da. Han lehiaketa irabazi duen gazta erdia, askotan, 3000 euro baino gehiago ordaindu dute. Ordiziako Azoka asteazkenero ospatzen da, eta Gipuzkoako famatuena da, baina Idiazabal Gaztaren Festa urtean egiten da, irailaren lehenengo edo bigarren asteazkenean.

Honetaz gain beste zenbait produktu erakusten dira, esaterako, ogia eta euskal pastelak nola egiten diren ere ikas dezakezu egun horretan hurbiltzen bazara. Jakiaz aparte nekazaritza-makinaria eta ganadua ere ikusgai daude, beraz, aukera zabala dago.

Gernikako herria egun horretan festa giroaz janzten da. Herriko kale nagusienean kokatzen dira postuak eta goiz-goizetik txistulariek eta trikitilariek kalejiraz girotzen dute ingurunea. herri kirolak eta bertsolariak dira giroa alaitzen dutenak. Bazkalostean herriko frontoian esku pilota partiduak eta iluntzean zesta punta daude ikusgai.

Baina festa ez da arratsaldez amaitzen. Badira gauez giroa bero mantentzen duten dantzaldiak eta baita kontzertuak ere, zehar jan diren elikagai gozoak jaisteko eta ligatzeko, jakina. Ikus dezakezunez, aukera asko daude egun horretan gozatzeko.