Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Kontsumoaren garaian bizi gara. Dirudienez, ahal den gehiena kontsumitzea eta erostea da gakoa. Ekoizleek abiadura handian ekoizten dute jendeak eros dezan, nahiz eta azken horiek askotan erositakoaren beharrik ez izan. Gauzak erabiltzeko eta gutxira bazterrean uzteko edo botatzeko ohitura dute askok. Kontsumismo gupidagabeari aurre egiteko besteek botatako gauzak birziklatzen dituzte beste batzuek, eta salgai jartzen dituzte bigarren eskuko azoketan. Europako herrialde askotako hirietan daude halako merkatuak: Madrilgo Rastroa, Pariseko “Arkakusoen” merkatua, Londresko Portobelloko azoka….
Erosteko ohiturak direla eta, zer egiten du jende askok ?
Behar duena baino ez du erosten.
Beharrezkoa ez duena ere erosten du.
Behar duena ere ez du erosten.
Zer dago salgai aipatutako azoketan?
Ekoizleek baztertutako objektuak.
Birziklatzeko dauden objektuak besterik ez.
Batez ere, birziklatutako objektuak.
Euskal Herrian ere ez da halakorik falta. Hala ere, Ipar Euskal Herrian, Lapurdin, hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian baino tradizio handiagoa dute bigarren eskuko merkatuek. Adibidez, Ahetzen hilabeteko hirugarren igandean, trapu-saltzaileak dira jaun eta jabe. Euren saltokiak herri osoan zehar zabaltzen dira, eta arropa eta bestelakoak ez ezik, antzinako altzari bitxiak ere eros daitezke han. Baionan, hilabeteko lehen larunbatean Remparts Lachepaillet kalean egiten den merkatua ere oso bizia da, denetarik saltzen da.
Euskal Herriko bigarren eskuko merkatuak direla eta__________
Iparraldean Lapurdiko hiriburuan baino ez dira ezagunak.
Hegoaldekoak Iparraldekoak bezain zaharrak eta ezagunak dira.
Hegoaldekoek ez dute hainbesteko tradiziorik.
Ordenagailuak,bizikletak, arropa, altzariak, jostailuak, liburuak, diskoak, koadroak…Halako azoketan aurki daitezkeen objektuen zerrenda luzea da, eta guzti-guztia egoera onean eta merke. “Birziklatutako gauzak izan ohi dira. Hasieran gauzen bila ibiltzen ginen, baina gaur egun jendeak ekartzen dizkigu” esan digu Saioak, Donostiako Txomin auzoko merkatuko kideak. Duela zazpi urte hasi ziren merkatua antolatzen eta diotenez “gero eta jende gehiago etortzen da. Batzuk larunbatero etortzen dira, huts egin gabe”.
Salgai dauden produktuak _________
egoera onean daude, eta gainera, ez dira garestiak.
birziklatzeko daudenak izan ezik, gainerako produktuak merkeak dira.
birziklatze katea jarraitzeko saldu behar dira.
Bezeroei dagokienez, haiek ere pozik daude zerbitzuarekin, eta badira merkatuan erositakoari beste erabilera bat ematen diotenak ere , esaterako, Elisa eta Maria argentinarrak, Txomin merkatuko erosleak: “ merkatuan erositako arropetako oihalak erabiltzen ditugu arropa osagarriak egiteko”. Birziklatzearen katea areagotu daiteke, beraz. Bezeroak adin guztietakoak dira, hala ere, helduak dira nagusi, eta antza denez, kultur zaleak, izan ere, Saioak dioenez, “arroparekin batera, liburuak dira objektu preziatuenetakoak eta salduenetakoak”. Nolanahi ere, gazteak ez dira falta: gehienak arropa bila joaten dira.
Erosleen artean ________________
bezerorik onenek arropa besterik ez dute erosten.
gazteak dira nagusi, merke erosteko aukera bakarra da eta.
hainbat bezero astero joaten dira azokara.
Bezeroen ustez, gauza on asko dituzte bigarren eskuko azokek: “merkeak dira, gauzak egoera onean daude, bitxikeria ugari aurki daitezke, birziklatzea bultzatzen da eta kapitalismo basatiaren aurka egiteko modu bat da”. Hala ere, txanponak bi alde ditu: “hau ere kontsumismoa da:behar baino gauza gehiago erosten dute askok merke daudelako” dio Saioak .
Aukera hau kontsumismoari aurre egiteko modua izanagatik __________
badira horrela ere behar baino gehiago erosten dutenak.
birziklatzeak kapitalismoa eta kontsumismoa bultzatzen ditu.