BABARRUNAK TXORIZOAREKIN. ikasbil.net.

Errezeta ordenatu

Patatak erantsi, eta berakatzarekin eta tipularekin egindako erregosia, baita ere.
Lurrunik ateratzen ez dela ikustean goiko kirtena eskuinerantz biratu lapikoa irekitzeko.
Hala ere, ur gehiegi balego, zukutu zurezko koilara batekin babarrun batzuk, saltsa loditzeko.
Urez bete babarrunak, bi behatzeko tartea edo utzi ur-azal eta babarrunen artean. 1.
Txorizoarekin eta urdaiarekin batera bota. Su motelean jarri. Eta itxi lapikoa.
Lapikoa irekitakoan ikusi ur gehiago behar den.
Jarraian kirtenak duen pultsadorea aurreraino sakatu, lurrun guztia atera arte.
Presio-balbula 2. posiziora iristen denean, 10 minutu gehiago eduki egiten.
Ondoren sutatik kendu lapikoa, eta itxaron presio-balbula erabat beheraino jaitsi arte, 1. posiziotik behera.
Lurrun guztia irteten denean, arraskako hura bota lapikoari gainetik, ez sartu lapiko osoa uretan.
Utzi patatak biguntzen. Eta mugitu lapikoa saltsa loditze aldera. Azken hiru pausu hauek burutzeko, nahikoa dira 5 minutu.