OILASKO HEGOAK TXANPINOIEKIN.karlosnet.com.

Esaldiak ordenatu

Txanpinoi bakoitzaren gainetik olio tanta bat bota. 200 gradutan dagoen labean 15 minutuz sartu.
Plater handi batean, hegoak jarri eta perrexil xehatuaz hautseztatu.
Txanpinoiak garbitu eta txustarrak kendu, laberako ontzi batean jarri ondoren betetzeko.
Txustarrak xehatu eta buruen barruan ipini. Gatza bota.
Ontzi batean, ogi birrindua, txikitutako baratxuriak eta perrexil xehatua ondo nahastu eta txanpinoi gainetik bota.
Piper berdea zati luzeetan ebaki eta gelditzen zaigun hirugiharra ere zatitu. Zartagin batean olio pitin batekin salteatu.
Aldamenean, txanpinoiak jarri eta erdian piperrak eta hirugiharrak ipini.
Oilasko hegoak garbitu. Gatza eta piperbeltz ehoa bota eta laberako kazola zabal batean olio pitin batekin jarri. 200 gradutan dagoen labean 20 minutuz erre.
Zartaginean gelditzen den saltsa gainetik isuri.
3 hirugihar xerra ere txikitu eta txanpinoi barruan pixka bat jarri.