On egin eitb beta / Sukaldariak

Deskribapenak eta sukaldariak lotu.

1. Lana, gogoa eta eskuzabaltasuna. Hiru osagai horiek dira Donostiako sukaldari ezagunak prestatzen dituen errezeten oinarria. Astebururo, Radio Euskadin guztioi helarazten digu sukaldaritza erraza eta nutritiboa.

2. Ikerkuntza-sukaldaritzari lotuta dago sukaldari honen izena. Sormen gaitasun handia erakusten du Arzak jatetxe entzutetsuko laborategian, zapore, testura eta elaborazio prozesu berriak ikertzen. Sekretuak, formulak eta errezetak hizpide ditu "Aperitifa" Euskadi Irratiko saioan.

3. Bere lanbideaz maiteminduta dago. Zaporea, produktua, tradizioa eta sormena bere sukaldaritzako osagai nagusitzat hartuta, Etxanobe Bilboko jatetxeko sukaldari eta jabeak bere jakintza eta asmoen berri ematen du Radio Euskadiko "Boulevard" saioan.

4. Erronka bota diogu El Clarete Gasteizko jatetxeko sukaldariari. 1999az geroztik kolaboratzaile lanetan dabil Radio Vitorian, eta bere errezetak gure etxeetako bitrozeramiketan, zartaginetan eta mikrouhinetan egiteko modukoak izatea eskatu diogu. Errezeta ezberdinak, landuak... baina guztion eskura.

5. Radio Vitorian, sukaldaritza gustuko dutenentzat txokoa eskaintzen digu Anemiasek. Astelehenetik ostiralera, gastronomo, komunikabideetako kolaboratzaile eta ardoetan adituak egunero menu ezberdin bat prestatzen lagunduko dizu, sasoiko produktuak erabilita.

6. Azken denboraldian ETBn prestatu dituen errezetak biltzen ditugu hemen. Sukaldari donostiarrak publiko guztientzako platerak aurkeztu ditu, errazenetatik sofistikatuenetaraino. Akelarre jatetxearen sukaldeko sekretu ezkutuenak zure eskura dituzu.