LANDAREEN ERABILERAK. BERRIKETAN 3 IKASLEAREN LIBURUA, Gabriel Aresti Euskaltegiko Didaktika Taldea. Ondorengo landare hauetaz edari bizgarriak egiten dira: KAFEA, KAKAOA, TEA, MATEA, KOLA, GUARANA.

Esaldiak eta landareak lotu.

1. Prestatzen den edaria ez da teaz prestatzen dena bezain bizgarria.
2. Gehien landatzen den espeziearen jatorria Egipton dago.
3. Brasilen dagoen kolari deitzen zaio.
4. Amerikan dagoen kultiborik zaharrena da.
5. Edateko ohitura, gaur egun egiten den bezala, XVI. mendean hasi zen.
6. Alkoholik gabeko edari gehienetarako erabiltzen zen osagaia dugu.
7. Afrikako tropikoetan sortu zen landarea dugu.
8. Brasilen soilik ezagutzen den edari hori beste estatuetara esportatzen hasi da.
9. Hostoek daukaten kafeina-kantitatea ez da teak daukana bezain handia.
10. Prestatzeko xigortu behar direnak adar hostotsuak dira.
11. Argentinan landatzen den edari horrek Brasilen adar hostotsuak dira.
12. Normalean edaten duguna xigortu behar izaten da.
13. Kakaoa den landare-familia berekoa da.
14. Gaur egungo ekoizlerik garrantzitsuenak diren herriak Japonia, India Sri Lanka eta Indonesia dira.
15. Lantegietara heltzen dena xigortu eta prentsatu egiten da.
16. Landarearen haziak batata-irinaz nahastu ondoren lortzen den orea uretan disolbatzen da.
17. Hegoamerikan oso hedaturik dagoen edaria da.
18. Txinatarrek eta japoniarrek hartzen duten berde hori labeetan xigortzen da.
19. Edari honen jatorria diren lekuetan hazi xehetuak egosita hartzen dira.
20. Batzuek esaten dutenaren arabera, munduko populazio-erdiaren droga da.
21. Hosto lehorrak apurtu egiten dira, zeluletan dauden esentziak ateratzeko.
22. Haziek daukaten kafeina ugaria oso bizgarria da bihotzarentzat.
23. Hasiera batean, indioen gustukoa zen edari hark ez zuen arrakastarik lortu Europan.
24. Beltzak duen zaporea oso berezia da.
25. Amazonian bizi diren indigenek betidanik erabili dute.
26. Europarrak etorri baino lehenago, xigortzen zituzten haziez edari bizgarri bat prestatzen zuten amerikarrek.
27. Kristobal Colomb da Europara edari hau ekarri zuen lehenengo bidaiaria.
28. Merkatuan dauden produktu garrantzitsuenetariko bat da.
29. Mundu Berrira eraman ziren landareak Amsterdamneko Jardin Botanikotik hartu zituzten.
30. Landareak dauzkan esentziek oso zapore berezia ematen diote edariari.