<=
Algak. Baietz 5.
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (2 sobera daude): hala nola, hainbat eta hainbat, hamar hamabost, hilean bitan, iraila aldean, urtean behin, nola hala.
________________________________________________________________
Gauza jakin eta ezaguna da alga multzoei “itsasoko zelaiak” esaten dietela,
arrainek bertan aurkitzen baitute bizi izateko behar duten jana.
Baina, seguruenez, ez duzue jakingo algei kostaldeko bizilagunek “itsasoaren urre gorria” esaten dietela beraietatik atera daitekeen irabaziagatik.
Izan ere,
algak itsasoaren hondotik askatzen dira beren ziklo naturala beteaz, eta, udaren amaiera aldean, iraileko marea bizi eta ekaitzekin uhinek hondartzetaraino ekartzen dituzte.
Une horretan,
, hainbat jende hasten da lanean algak biltzen, alga kopuru handiak lortuz. 1983. urtean, adibidez, euskal kostaldean 31.000 bat tona alga busti bildu ziren eta 1985ean, Donostia aldean bakarrik, zazpiehunen bat tona alga lortu zituzten.
Alga hauek Somorrostroko eta, batez ere, Burgoseko lantegi batzuei saltzen zaizkie gehienbat, eta, horietan, alga kilo bustia gutxi gorabehera 50 bat pezetatan saltzen bada, algak lehortuz gero laukoiztu egiten da prezioa.
Euskal Herrian, Bizkaiko Golkoko itsas algen erabilera orain dela gutxi hasi da. Ekialdean, aldiz, aspaldidanik ezagutu dituzte algen ontasunak eta Japonian, esate baterako, XVIII, mendean hasi zen algen eraldaketa industriala.
Nahiz eta alga moeta guztiek balio ez izan, Bizkaiko Golkoko “gelidium sesquipedale” izanekoa munduko onenetarikoa dugu “Agar” deritzon osagaia lortzeko. “Agar” hau gauza askotarako erabiltzen da,
, medikuntzan, bakterien eta onddoen hazkuntzan eta ordeko hortzaginak egiteko moldeetan; elikaduran marmeladak, jogurtak eta budinak loditzeko eta saltxitxetan koipearen ordez; era berean, likoreetan, argazkilaritzarako pelikuletan eta baita urpekuntzi atomikoen pieza berezi bat egiteko ere.
Itsas algen erabilerari buruzko ikerketek asko aurreratu dute eta ez litzateke harritzekoa izango, hemendik
urtetara algek munduaren elikadura beharren zati handia bete ahal izatea.
Eta ez uste gero algak itsasotik kentzeak kaltea dakarrenik! Alga horiek itsasoan utziz gero, hondartzak zikinduz gainera, usteldu egingo lirateke eta itsasoa oxigenorik gabe geratuko litzateke.
Alga berdea: Itsas uhaza. Ur sakonetan egoten da; bere hostoa 90 zmkoa izatera iritsi daiteke.
Alga arrea: Sargazoa; ur gainean geratzen da zelai zabalak sortuz, “Sargazoen itsasoa”n batez ere.
Alga gorria: “Irish moss”; Europako iparraldean batez ere.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=