| 1. Landareek izaten duten pigmentu laranja, hori bizi edo gorrixka da beta karotenoa. Gure organismoak A bitamina bihurtzen du substantzia hori, eta bitamina hori oso lagungarria da azala elikatzeko. Horretaz gain, babestu egiten gaitu eguzkiaren erradikal askeetatik (herdoilaren aurkakoa da), eta, egun batzuen buruan, beltzaran jartzen digu azala. | | |
2. Odolaren zirkulazioa eta oxigenazioa hobetzen eta organismoa garbitzen laguntzen duten elikagaiak aukeratzea. Horretarako, dietan landarezkorik koloretsuenak tartekatu behar dira, antioxidatzaile gehien dauzkatenak beroriek direlako: tomate eta sandiaren likopenoa, zitrikoen eta meloiaren C bitamina, azenarioen eta kolore biziko (gorri, laranja edo horia) betakarotenoa. | | |
3. Bai etxeko sukaldean aritzekotan, baita jan azkarreko establezimenduetara jotzekotan ere, elikagaiak aukeratzean osasun-irizpideak sendo agertu behar ditugu. Aukerarik osasuntsuenak ur botila, azukrerik ez daukaten zukuak eta jogurtak, light freskagarriak, entsaladak (norberak apailatzen dituenak) eta arroz, ogi eta pasta integralak dira. Eguneko eskaintzan jan azkarra zerbitzatzen duten geroz eta jatetxe gehiagok ematen dituzte horrelakoak. | | |
4. Gogortzat jotzen diren elikagaien ukitua behin-behingoz aldaraztea beharrezkoa izaten da batzuetan. Halako hortz-haginak ez izatea edo hortzeria berria ipintzea, kirurgia maxilo-fazialeko ebakuntza egin berria izatea edo trastorno neurodegeneratibo, ahoko infekzio zein ahoko minbizia pairatzea, adibidez, izan daiteke horretarako kausetako batzuk. Ahal den guztietan, behintzat, otorduan elikagai identifikagarriak sartu behar dira. Birrinduegi jateak ere mesede baino kalte handiagoa eragin liezaioke pazienteari. | | |
5. Egunean zehar pare bat litro aho bidezko suero edatea. Etxean ere egin daiteke suero hori: litro bat ur irakin, limoi zukua, 2 koilara handi azukre, koilaretxo bat bikarbonato, koilaretxo erdia gatz. Suero honek likidoak eta elektrolitoak berreskuratzen eta, noski, deshidratazioa itzurtzen laguntzen du, uda partean aski ohikoa den gastroenteritisak probokaturiko diarrearen ostean. | | |