MORGAN SPURLOCK x 'SUPER SIZE ME' FILMEKO ZUZENDARIA. «Haurrak gizenak izateko bidea jartzen ari gara AEBetako eskoletan». 'Super size me' dokumentalak gizentasunaren eta janari lasterraren mundura eginiko bidaia bat kontatzen du. Spurlockek hilabete igaro zuen McDonaldsen jaten, eta ondorio larriak izan zituen. (Mikel Lizarralde-Donostia)
Erantzunak idatzi.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
AEBetako McDonalds, Burger King eta abarretan, dena da super size, tamaina handikoa alegia: hanburgerrak, patata frijituak eta coca-colak. Zenbat eta handiagoak, orduan eta hobeto. Baina halako guneetan zenbat eta gehiago jan orduan eta okerrago sentitzen zarela ondorioztatu du Morgan Spurlock zinemagile estatubatuarrak. AEBetako elikadura industriaren erraietan sartu eta 31 egunez McDonaldsen gosaldu, bazkaldu eta afaldu du. Horren ondorio beldurgarriak Super size me dokumental umoretsu bezain kritikoan erakutsi ditu.
AEBetako elikadura industriaren erraiak ezagutu ditu.
"Super size" elikagaieien gaineko filmea burutu du.
McDonaldsi buruzko dokumentala egin du.
"Super size me" proiektua bi neska gaztek McDonaldsen kontrako kereila aurkeztu zutenean sortu zela esan duzu. Zergatik erabaki zenuen halako proiektu eroan sartzea?
Hura proiektua abian jarri zuen sugarra izan zen. Hasieran ez nion arreta handirik eskaini auziari. Baina, bat-batean, McDonaldsen bozeramaile bat atera zen komunikabideetan, esanez ez zegoela inolako harremanik beren janariaren eta gizentasunaren artean. McDonaldsen produktuak oso osasuntsuak zirela eta ez zutela arazorik sortzen esaten zuen. Horrekin haserretu egin nintzen, badakidalako nola erakartzen dituzten haurrak eta nola engainatzen duten bezeroa.
Eta beren janaria hain osasuntsua ez dela erakusteko, zuk zeuk hilabetez McDonaldsen gosaltzea, bazkaltzea eta afaltzea erabaki zenuen.
Bai, banekien gezurra zela, baina horri buruzko ikerketa zehatzik ez zegoenez, neure burua esperimentaziorako aurkeztea erabaki nuen.
-"Super size me" proiektua(-k) __________________________________________ .
Bi neska gazteren auziak eragindakoa da.
McDonaldsen bozeramaile batek abiarazi zuen.
Zine esperimentala egin nahiak bultzatu zuen.
Esperimentuari ekin zenionean, espero zenituen zure gorputzak izango zituen ondorioak?
Ez. Pentsatzen nuen agian gizendu egingo nintzela eta kolesterola ere igo egingo zitzaidala. Filmaren prozesuan parte hartu zuten hiru sendagileak ere iritzi berekoak ziren. Inork ez zuen espero hainbesteraino gaixotuko nintzenik. 82 kiloko pisuarekin hasi, eta 94 nituen hilabete barru; kolesterola 160tik 225era igo zitzaidan, eta gibela hilabete osoa alkohola edanez pasatu izan banu bezala nuen. Medikuetako batek esaten zidan Leaving Las Vegas filmeko Nicholas Cagerena ematen zuela nire gibelak.
Filmean azaltzen diren herritar batzuek esaten dute bakoitza aske dela aukeratzeko zer jan nahi duen. Eskoletan, ordea, ez da horrela. Menua hanburgerrek, patatek eta kola freskagarriek osatzen dute, neurri handi batean.
Hori da. Niretzat hori da beldurgarriena film osoan. Haurrak gizenak izateko bidea jartzen ari gara; irakasten diegu zabor jana dela jan beharrekoa, eta baita gaixotzeko zer jan behar duten ere.
gizendu eta kolesterola igo baino ez zitzaion gertatu.
uste baino larriagoak izan ziren.
Nicholas Cagerenak bestekoak izan ziren.
AEBetako elikadura industria oso indartsua da, eta, zuk filmean erakusten duzunez, lobby are indartsuagoak ditu Washingtonen haren aurkako legeak onar ez daitezen. Zer-nolako presioak egiten dituzte?
Lobby-ak oso indartsuak dira ekonomikoki, eta McDonalds, Burger King, Wendy's eta bestelako enpresak izugarrizko negozioak direnez, haien interesak babesten dituzte. Lobby horiek indar handia dute Washingtonen, eta, haien presiopean, ahalik eta azterketa gutxien izaten dituzte enpresek. Janari lasterraren industriak eskaintzen dituen produktuen gaineko kontrola oso txikia da; berdin du ganaduak hormonak dituen edo genetikoki eraldatua dagoen. Lobby-ak oso azkarrak dira horretan. Kontrolerako neurriak gelditzen dituzte, eta beren aldeko legeak bultzatu.
janari lasterraren gaineko kontrola murriztea lortzen dute.
euren aurkako legeak indarrean jartzea erdiesten dute.
AEBetan osasun arazo bihurtu da gizentasuna. Agintariek egiten al dute zerbait, edo industriaren esanetara daude?
Hori da arazoaren gakoetako bat. Badirudi orain lege batzuk onartu nahi dituztela osasuna bermatzeko, baina orain arte absurdoan bizi izan gara. Pentsa, sabeleko ebakuntzak egiteko eta sabela txikitzeko abantaila fiskalak ematen dituzte, baina gimnasio batean izena emateko, aldiz, ez. Ez dute neurririk jartzen ez gizentzeko eta ez gaixotzeko, eta gero ebakuntzak bultzatzen dituzte.
sabeleko ebakuntzen aldeko neurri fiskalak ezartzen dituzte.
gizentasunaren eta gaixotasunaren kontrako neurriak bultzatzen dituzte.
Jendeak badaki arazo bat duela janariarekin?
Nik uste dut batzuek baietz baina gehienek ezetz. Jende gehienak ez daki jaten duen haragi edo oilasko zatia zerekin egina dagoen, ezta horrek bere gorputzean duen eragina ere. Hori da McDonaldsek erabiltzen dituen argudioetako bat. Esaten du jende guztiak dakiela zer janari mota eskaintzen duen eta zer ondorio ekartzen dituen. Ni ez nago horrekin ados; ez dut uste jendeak dakienik zein txarra den McDonaldseko janaria. Ez da gauza bera pentsatzea kilo batzuk irabaziko dituzula edo diabetiko amaituko duzula jakitea.
Datu ugari ematen dituzu filmean. Horiek eskura daude?
Bai, Gobernuaren osasun erakundeen webguneetan aurkitu ditut datuok, baina horrek ez du esan nahi herritarrek ezagutzen dituztenik. Haurren % 37 gizenak daude, eta helduen bi herenek gehiegizko pisua dute. Horren atzean elikadura txar bat dago.
-Filmean ematen diren datuak(-ek) _________________________________ .
osasun erakundeei ebatsi dizkie.
herritarren eskura daude.
elikaduraren egoera auziperatzen dute.
Michael Mooreren dokumentalek arrakasta handia izan dute, eta zurea ere bide onetik doa. Sistema zalantzan jartzen duten lanak sasoi onean daude?
Komunikabideen bitartez iristen zaigun informazioa eraldatua edota manipulatua iristen zaigu, eta dokumentala bihurtu da adierazpen askatasunaren azken gordelekua. Orain, herrialdez herrialde filma erakusten ari naizela, ohartu naiz zer-nolako presioa egiten duten komunikabideetan. Elkarrizketak egin nahi izan dizkidate, baina McDonaldsek publizitatea ez kontratatzeko mehatxua egin die komunikabideei. Hori nahiko arrazoia da filma ikustera joateko.