Gauza Galduen Bulegoa. BAIETZ 3. Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA: adibidez, ene!, edo, eta abar, ganbaratik, hantxe, horixe, jakina, lehengo, zera.
________________________________________________
Mendieroko jendea oso jende berezia da. ez dabiltza oso ondo eta oso ahanzkorrak dira. Gauza guztiak ahanzten zaizkie eta beren gauza guztiak galdu egiten dituzte. Batzuek lotsa galtzen dute kalean, beste batzuek errespetua galtzen dute geltokian eta horrela beti.

egunean batek bizitza galdu zuen, egunkarietan iragarkiak ipini zituen baina oraindik ez du topatu. Baina gauza arruntak ere galtzen dituzte: zapatak, prakak, bibotea, ilea, pardelak . Horregatik Udalak “Gauza Galduen Bulegoa” jarri du eta hara joaten dira mendierotarrak zerbait galtzen dutenean.

Baina, , hain ahanzkorrak dira mendierotarrak, gauzen izenak ere ahaztu egiten zaizkiela, eta Bulegoaren arduradunarentzat oso zaila izaten da batzuetan gauzak aurkitzea. Gaur andre bat sartu da Gauza Galduen Bulegoan:

- Aizu! Gaur zera galdu zait, zera... ez naiz izenaz gogoratzen.
- Lasai, lasai-esan dio Bulegoko arduradunak- neuk lagunduko dizut. Nolakoa da? Handia?
- Handia ez, txikia...eta biribila; beno, dena ez da biribila, baina zati bat bai; eta leuna, oso leuna da.
- Zerbait gehiago du?
- Beno lau...kirten ditu, lau...lau hanka! Hori da! Lau hanka!
- A beno! Eta egurrezkoa da?
- Ez, ez da egurrezkoa. ...uste dut haragizkoa dela.
- Haragizkoa?
- Bai, a! Orain hobeto gogoratzen naiz; zuria da, katu txiki bat bezalakoa da, arropak zikintzeko gauza bat da, eta...eta goiko aldean gauza biribil bat du.
- A, badakit! Oso deskribaketa ona egin duzu. Hemen duzu zeure alaba. Hau zen?
- Alaba? A-la-ba, da! Ez nintzen gogoratzen. Eskerrik asko!

Izan ere, orain Mendieron ez dago problemarik. Esperantza galdu duzula? Trena galdu duzula? Joan zaitez Mendieroko Gauza Galduen Bulegora eta aurkituko dituzu.