EGIAREN BILA. BAIETZ 3. Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA: amuarrainekin, baleekin, horma, lau zutabe, sagutzarrak, suge, txoriekin.
_____________________________________________________________
As-Tun monje tibetar gaztea zen. Egiaren bila zebilen. Egun batez, ia egunero bezala, Maisu Nagusiari hauxe galdetu zion: “Oi Maisu txit gorenori! Zer da egia?” Orduan Maisu Nagusiak istorio bat kontatu zion:

“Behin batean itsu batzuk elefante bat aurkitu zuten bidean. Inoiz ez zuten elefante bat ikusi (noski, itsuak ziren eta) eta itsu batek elefantearen gorputza ikutu zuen eta “elefantea, handi bat bezalakoa da” esan zuen. Beste itsu batek elefantearen tronpa ukitu zuen eta “elefantea handi bat bezalakoa da” esan zuen. Beste batek hankak ukitu zituen eta “elefantea handi da” esan zuen.

Istorioa amaitu ondoren Maisu Nagusiak segitu zuen: “Horrelakoa da egia”. Baina As-Tun ez zen pozik geratu eta Maisu Nagusiari berriz ere esan zion: “Ai, Zeru eta Lurreko Maisua! Oso istorio polita da, baina zer da egia?” Eta Maisu Nagusiak esan zion: “Joan zaitez munduan zehar eta zeuk bila!”.

Eta As-Tun 12 urtetan ibili zen munduan zehar Egiaren bila. Herri guztietara joan zen, mendi gorenetara joan zen, zulo ilunetara jaitsi zen, itsaso handietara joan zen, erreka handietan sartu zen Egiaren bila. Eta herri guztietan Egiaz galdetu zuen, mendi gorenetan hitz egin zuen, zulo ilunetan aurkitu zituen, itsaso handietan mintzatu zen, erreka txikietan egon zen, baina ez zuen Egia aurkitu. Behin batean Telefono Aurkitegian Joseba Egia bat aurkitu zuen, baina hura ez zen Egia.

Orduan herri guztietatik, mendi gorenetatik eta zulo ilunetatik, itsaso handietatik eta erreka txikietatik, berriro joan zen Tibetera eta Maisu Nagusiari hauxe esan zion: “Oi Maisu Txit Argia! Egiaren bila ibili naiz munduan zehar, baina ez dut aurkitu. Esadazu arren! Zer da Egia?”

Maixu Nagusiak begietara begiratu zion As-Tun-i eta honela esan zion: “Nik ere ez dakit Egia zer den baina 12 urtetan behintzat bakean bizi izan naiz zure galdera txepelik gabe”.

Eta orduan, Maisu Nagusia beste toki batera joan zen lasai bizitzera.
_________________________________________________

Zure ustez, nora joan behar du As-Tun-ek Egiaren bila?

Eskolara edo Liburutegira edo ....?
Elizara edo mezkitara edo monastegira edo...?
Jendearengana?
Besterik bururatzen zaizu?