EZBEHARRA GASTEIZEN. BAKARKA 5.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
HITZ-ZAKUA (3 sobera daude): bai zera, baita zure ere, baliteke, behintzat, bitartean, gelditzerik, izan ere, jakina, nuke, ote, ote, ohi, omen, zelarik, zirenerako.
_______________________________________________
Lehengo batean ezbehar bat gertatu zen Gasteizko kale batean. Auto batek agure bat jo eta lurrera bota zuen, kalea pasatzen ari . Berehala inguratu zen jendea. Ertzainak azaldu jende mordoa zegoen autoaren eta agurearen inguruan bildua.
Gurutze Gorrikoek agureari kasu egiten zioten , ertzainak galdezka hasi ziren.
-Nola gertatu da istripua? Ba al da lekukorik?

Hogei bat urteko mutil gazte bat hasi zen hizketan aurrena.
-Bai, nik ikusi dut. Hara, abiada handi samarrean zetorren autoa eta bat-batean semaforoa horian jarri zaio. Jakina, ez du izan eta hortxe bota du agure gaixoa hankaz gora.
-Autoa pasatu denean, nola zegoen semaforoa?
-Gorrian zegoela esango , baina ez dakit seguru. Autoa abiada handi samarrean zetorrela bai, hori bai, hori seguru dakit eta orduantxe ari zela semaforoa aldatzen ere bai ...
-Baina ez da agurea semaforoa aldatu baino lehen abiatu?
-Beharbada ...

Gazte harekin gauza zehatzik ez zegoela ikusiz, beste lekuko baten bila hasi ziren ertzainak. Berrogei bat urteko emakume bat aurreratu zen orduan.
-Gorrian pasatu ote zen autoa? Baliteke bai, gorrian pasatzea. , gidari gazte hauek ez dute ezer errespetatzen!
-Baina zuk ... ikusi al duzu?
-Ez, beste aldera begira nengoen ni. Kolpe hotsa entzun dudanean, gizon gaixoari begiratu diot aurrena. Semaforoan gero erreparatu dut. Gorri zegoen orduan. Beraz, aurretik ere gorri egotea. Horrela egongo zen, gainera ...
-Eta ez da agurea semaforoa aldatu baino lehen pasatzen hasi?
-! Hori ez da posible. Ezagutzen dut nik gizon hori eta ez du inoiz horrelakorik egiten.
-Baina ikusi, ez duzu ikusi noiz hasi den pasatzen.
-Ez, ba, esan dizuet beste aldera begira nengoela ...
Horrekin ere ez zuten argi handirik atera ertzainek.

Gizon heldu bati galdetu zioten hurrengo.
-Nire ustez, garbi dago gauza. Zuen errua da. Ez zarete inoiz behar den tokian izaten. Eta gero, , ez dakizue ezer. Orain ere zergatik ez zineten hemen? Zuek hemen ikusi izan bazintuzten, polikiago joango zen gidaria ..., baina bazekien ez zaretela inoiz inon izaten eta lasai ibili da abiada handian ...
-Beraz, abiada handian zihoan..
-Horrela joango zen, noski. Zuek jartzen duzuen beldurragatik ez zen asko larrituko.

Gurutze Gorrikoek eraman zuten noizbait zauritutako agurea eta ertzainak partea idazten hasi ziren ... Zer ipini ote zuten?