TANZANIAN MEDICUS MUNDIREKIN Harkaitz Azkune: Tanzanian Medicus Mundirekin airtu den Medikuntza ikaslea.
Erantzunak eman.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Harkaitz Azkune Medikuntzako bosgarren mailako ikaslea da eta joan den uztailean Tanzaniara abiatu zen Medicus Mundi Bizkaiaren laguntzaile gisa, Lakuaren beka __________ esker. Hiru hilabete igaro ditu bertan, eta, bere esanetan, ikaragarriena HIESarengatik hiltzen den jende kopuru handia ikustea izan da.
bat
baten
bati
Zerk eraginda sortu zitzaizun Tanzaniara joateko ideia hori? Egia esan, nik ez neukan ideia finkorik Tanzania edo beste edozein herrialdetara joateko. Lakuak urtero Eusko Gazte Lankidetzaren barnean 100 beka ateratzen ditu, nik programa horren __________ baneukan eta ideia ona iruditu zitzaidan hiru hilabeterako Hirugarren Munduko herrialde batera joatea.
arabera
bidez
berri
Medikuntzako laugarren maila amaituta, eskakizuna egiteko unerik egokiena zela pentsatu nuen. Nire _____________, beka eman zidaten, eta, horrela, hiru hilabete igaro ditut Tanzanian Medicus Mundi Bizkaiaren laguntzaile gisa.
harrituta
harritzekoa
harridurarako
Zer esan zuten zure etxean Tanzaniara joan behar zenueal jakin zutenean? Etxean bazekiten nik beka hori eskatuta neukala eta horrelako gauzak gustatzen zaizkidala, eta, alde ____________, ez zuten ezusteko handirik hartu. Ustekabe handiagoa izan zen berentzat, eta baita niretzat ere, beka eman zidatela jakitea.
hortik
horretatik
horregatik
Oro har, etxeko guztiek pozez hartu zuten. Hori bai, egia esan, amari beldur pixka bat ere ematen zion horrelako bidaia luze bat egin behar nuela ____________.
pentsatzea
pentsatzeak
pentsatzean
Ba al zenekien abiatu aurretik han zer aurkituko zenuen? Tanzaniara joan aurretik, alde batetik, lankidetzaren inguruko prestaketa programa bat jaso nuen Lakuaren eskutik. Gero, bestetik, Medicus Mundi Bizkaiarekin espresuki, hiruzpalau egun aritu nintzen, ______________, hango egoeraren eta gaixotasunen berri izateko.
besteak beste
aldi baterako
ildo beretik
Alde horretatik ondo zulatuta joan nintzen, txerto piloa jarri behar izan ____________ hara joan aurretik. Hala ere, hemendik daramagun ideia hori beti motz gelditzen da hara iristen garenean.
banituen
bainituen
banitu
Alde horretatik, zein izan zen zure lehenengo inpresioa Tanzaniara iritsi zinenean? Iritsi nintzenean, egia esan, uste nuena baino leku aurreratuagoa iruditu zitzaidan. Dena den, hiriburuan geunden, eta, beraz, hiritk atera ginenean konturatu nintzen hango bizimdua nolakoa __________ ; hondarrezko lau paretekin eta lastozko teilatuekin egindako etxeak, txabola piloa, geroz eta bide okerragoak, elektrizitaterik ez ...
dela
den
dena
Zer lan egin duzu hiru hilabe hauetan zehar? Hiru hilabete hauetan duela bi urtetik bertan lanean ____________ Medicus Mundiko kide batzuen laguntzaile gisa aritu naiz. Nire lanari dagokionez, gauza asko egin ditut: besteak beste, hamabost egunez inkesta batzuk egin ditut botiken erabileraren inguruan.
dabilen
dabiltzan
gabiltzan
Horrekin batera, beste bi astez herriz herri ibili naiz lan egiten genuen ospitaleak antolatutako _________ buruzko programa baten barruan, hango arazo nagusia hiesa baita.
hiesa
hiesaren
hiesari
Zer-nolakoa da hango bizimodua eta bizi kalitatea? Oro har, biztanleriaren portzentaia handi bat elektrizitaterik eta edateko urik gabe bizi da. ____________, nik ikusitakoaren arabera, emakumeek ia esklaboek bezala egiten dute lan, alde horretatik, esplotazio ikaragarria dago.
Bestela
Bestalde
Batetik
Hala eta guztiz ere, arazorik handienak gaixotasunak dira. Gehien harritu __________ Hiesarengatik hiltzen den jende kopurua izan da. Horrekin batera, umezurtzen kopurua ere ikaragarria da.
naizena
didana
nauena
Hilabete horietan Euskal Herriaren falta sumatu al duzu? Egia esan, momentu oro familiarekin harremanetan egon naiz, irrati eta Internet bitartez, eta, __________, ez dut etxearen falta asko sumatu. Azpeitiko lagunekin gogoratu naiz. Hala ere, banekien hiru hilabeteko izango zela, eta, orduan, han egon naizen denbora aprobetxatzen saiatu naiz.
beraz
hala ere
ordea
Itzuliko al zinateke Tanzaniara? Niregatik balitz, gustura joango _________ berriz Tanzaniara. Bertako jendearekin oso ondo konpondu naiz eta izaera honetako lana asko gustatzen zait.