Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Bilbon eskailera mekanikoak ipini dituzte Karmelotik Iturribidera joateko. Irailean, berriz, aldats mekanikoa jarriko dute Uribarri auzoan.
Aspaldiko kontuak dira eskailera mekanikoak umeentzako ikuskizun eta _______ aitzakia ziren garaiak.
jolasean
jolasera
jolaserako
Gaur egun saltoki handietan ez ezik, eraikin publiko _________ ere topatzen ditugu solairu batetik bestera joateko.
asko
askok
askotan
Horren ohikoa ez dena halakoak kalean _________ da, kanpoan, bazter batetik igo edo jaisteko.
ikustea
ikusteko
ikusterik
Bilbon, joan den _________, Santutxu auzoko bizilagunek eskailera mekanikoak dituzte Karmelo kaletik Iturribidera joateko.
ostiralean
ostiralera
ostiraletik
Fagoaga Tenorraren kaleko eskailera mekanikoak dira Bilbon Udalak ipini dituen _________.
azkarrenak
lehenengoak
azkenak
Bide batez, _________, kalea konpondu dute eta argiak eta isurbideak hobetu dituzte.
hala ere
beraz
gainera
Berez, hamar metroko aldea __7__ ez dago eskaileren mutur batetik bestera, baina igo beharreko aldatsa handiegia zen, batez ere auzoko edadetuentzat.
besterik
handia
eskasa
Metrotik ateratzeko igogailua hartu _________ berezko irtenbidea erabiltzen dutenentzat izango dira eskailerok mesedegarri, Santutxu auzora erraz-erraz egingo dutelako orain.
bitartean
ordez
bezala
Horixe adierazi dio Berriari behinik behin Mariak, 63 urteko auzotarrak. «Bitxia» egiten zaizkiola aitortu ________, pozik hartu ditu, eta ia egunero erabiliko dituela gaineratu du gorantz egin aurretik.
arren
baitu
baino
Handik ________, atzetik joan zaio Asier gaztea. Harentzat, berriz, Udalaren «gehiegikeria» dira eskailerok.
gutxira
astean
egunetarako
__________, oraindik sasoian dagoelako ez ditu beharrezkotzat ikusten.
Beharbada
Sekula
Berehala
0,5 metro segundoko.
Udalak ___________ datuen arabera, eskailera mekanikook, noranzko bakoitzean, 8.640 lagun eraman ditzakete orduko, eta haien abiadura 0,5 metro segundoko izango da.
emango
emateko
emandako
Obraren kostua 763.000 ________ izan da eta lau hilabetean egin dituzte lanak.
euro
eurotik
eurokoa
Eskailerok ___________, elbarriak, itsuak eta batetik bestera ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontuan hartu dituzte, herritar guztiei hirian ibiltzea errazteko asmoz.
egitekotan
egiterakoan
egindakoan
Itsuentzat, esate baterako, metro bateko luzerako zola berezia ipini dute eskailera buruetan eta barrenetan edo *arrapalen hasieran eta amaieran. Era berean, maila mekanikoen alboan dauden __________ aldatsa egin dute ume txikien kotxeak eta erosketetarako *orgak eramangarriagoak izan daitezen
eskailerak
eskailerek
eskaileretan
Irailean, bestalde, Udala aldats mekanikoak ________ hasiko da Uribarri auzoan, Anselma de Salces eta Matiko arteko bidegurutzea Kristo kalearekin lotzeko.
ipini
ipintzea
ipintzen
Lau aldats ipiniko dituzte bata _________ *ostean eta, guztira, %19ko malda gaindituko dute.