Patxo: Bederatzigarren kurtsoan “baso bete ur” oso pedantea omen dela, euskaldunberrien kontua. “Bi zurito eta ura”
| | |
Patxo: Orduan zu, zure onetik aterata, barrako baso eta taza guztiak besoaren kolpe bortitz batez lurrera jaurtitzen dituzu. Mostradorera salto batez igo eta tabernaria lepotik heltzen duzu. Tabernaria gorri gorri dago, itotzeko zorian. Zuk ez diozu batere kupidarik. Mundu guztia zuri begira dagoela dakizu eta horrek katxondo jartzen zaitu. Orduan esaten diozu: “Zergatik ez didazu euskeraz erantzuten, babu arraio horrek? Ni hemengo guztiak bezalakoa naiz. Eta hemendik aurrera euskeraz egitea nahi dut, koño! Eta orain entzuidazu: bi zurito eta ura. Argi dago? Eta segituan gainera!!” Tabernaria askatzen duzu. Klint Eastwood bezela zure lagunen artera bueltatzen zara. Harro zaude, eta zure lagunak ere harro daudela ikusten duzu. Orduan, barraren atzetik tabernariaren abotsa entzuten duzu.
| | |
Mikel: Bai, AEKan ikastea gogorra da. Baina are gogorragoa da gero kalera irten eta praktikatzen hastea. “Zoaz kalera, esaten dizute, eta hitz egin euskaldunekin...” Bai jauna, oraintxe bertan gainera. Zoaz zu erridikuloa egitera, no te jode.
| 1. | |
Mikel: "Ahora te pongo, salao".
| | |
Patxo: Azkenean zure irakasleari esaten diozu: “Eskatu zuk, mesedez”. Irakaslea Errigoitikoa da, euskaldun peto petoa. Barrara hurbiltzen da eta: “Tssttt!! Bi zurito eta ura” Zure modu berberean!!
| | |
Mikel: "Ahora te pongo, salao".
| | |
Mikel: “Oraintxe bertan, motel”.
| | |
Mikel: "Ahora te pongo, salao".
| | |
Mikel: “Ahora te pongo, salao”
| | |
Patxo: Zazpigarren mailan “edalontzi” ez omen du inork esaten, hori euskaldunberrien kontua dela eta mundu guztiak “basoa” esaten duela. .Tabernara zoaz eta “Bi zurito eta baso bete ur”.
| | |
Mikel: Okerragoa gertatu zitzaidan niri. Egunero egunero okindegian ogia euskaraz eskatu eta andreak erderaz erantzuten zidan. Beti beti. Egun batean ezin izan nuen gehiago, eta andreari berrehun pezetako barra integrala ahotik sartu nion esanez: “Neuk ere euskeraz hitz egiteko eskubidea daukat!! Zergatik ez didazu euskeraz erantzuten?” Andreak barra osoa irentsi zuenean erantzun zidan: “P-o-r... porque no sé euskera, coño!!!”
| | |
Patxo: Esatebaterako, hirugarren mailan zaude, eta lehendabiziko aldiz taberna batean edariak euskeraz eskatzera atrebitzen zara. Barrara hurbildu, txistua irentsi eta esaten duzu “Bi surito eta ur edalonchi bat”. Eta tabernariak,
| | |
Mikel: “Ahora te pongo, salao!”
| | |
Patxo: A ze moskeoa!!
| 16. | |
Patxo: Gauzak jaso, ordaindu eta burumakur bueltatzen zara lagunen artera, pentsatzen “Baina nola arraio jakin du euskaldun berria naizela? Laugarren mailan z eta tz-ren ahozkapena lantzen duzu eta orduan tabernara bueltatzen zara. “Bi zurito eta ur edalontzi bat” Eta tabernariak...
| | |
Mikel: “Ahora te pongo, salao”
| | |
Patxo: Bosgarren mailan zera ikasten duzu ez dela “ur edalontzi bat” esaten, baizik “edalontzi bete ur” eta tabernara zoaz. “Bi zurito eta edalontzi bete ur”.
| | |