Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Euskal Herriko txoko guztietaraino zabaldu dira ahoz aho Pernandoren gertaerak. Hala ere, oso gutxi dakigu gizon honen bizitzaz. Pernando ez dela inoiz bizi izan esaten duten pertsonak ere badira, euskaldunen irudimenak sortutako pertsonaia dela esaten dutenak, alegia. Hauen ustez, Pernandoren ibilera eta gertaerak herriak asmatu ditu. Beraz, iritzi honetan bi arazo daude nahasturik: bata, ea Pernando mundu honetan bizi izan den; eta bestea, ea Pernandori leporatzen zaizkion xelebrekeria guztiak benetan bereak ______________ ala ez.
dira
direla
diren
Lehenengo puntutik hasiko gara. Pernando zuek eta ni bezalaxe jaio zen mundu honetara; eta, garaia heldu ___________ hil ere bai. Amezketako Ixpille Saletxe baserrian jaio zen 1764. urteko urriaren 10ean.
zuenean
zitzaionean
zionean
1790.eko maiatzaren 3an amezketar batekin ezkondu zen Mari Joxepe Sagastumerekin. Bederatzi seme eta alaba bat munduratu zituzten. Pernando Azentzi Txikia baserrian hil zen, 1823. urtean. Hau da Pernando amezketarraren ___________ buruz dakigun bakara.
bitzitzaz
bizitzaren
bizitzari
Bertsolaritzaren historian ere bere lekua ondo irabazita dauka Pernandok. Goazen orain hasieran aipatu dugun bigarren puntura. Jendeak kontatzen dituen ateraldiak Pernandorenak dira den-denak? Gaia aztertu duten guztiek ezetz diote. Zalantzarik gabe, Pernandok irudimen eta umore handiko gizona izan behar zuen. Hala eta guztiz ere, kontatzen diren pasadizo guztiak ez dira bereak izango, seguru asko. Baina nork daki zeintzuk diren bereak eta zeintzuk herriak erantsi __________ esaera eta gertaerak. Auskalo!
dioten
dizkion
dituen
Orain, Pernandori gertatu zitzaion gertaera bat kontatuko dizuet. Behin, Amezketako erretore jaunak Pernando gonbidatu zuen bazkaltzera. Baina semeak aitarekin joan nahi zuen eta ez zion bakean uzten; berarekin eramateko esaten zion behin eta berriro. Azkenik, Pernandok semearen nahia bete behar izan zuen. Erretorearen etxeko atarira iritsi ziren biak eta horrela esan zion semeari: - Nik deitu arte ate atzean geldi __________!
zara
zaitez
ezazu
Pernando etxe barrura sartu zen eta hantxe zegoen erretorea bazkaltzeko zain. Pernando eseri bezain laster, mahaia _____________ hasi zen. - Aitaren eta Izpiritu Santuaren izenean, amen. - Pernando, gaizki ari zara. Aitaren egiten ahaztu al zaizu, ala? Ez, has zaitez berriro ere.
bedeinkatu
bedeinkatzen
bedeinkatzera
Pernandok ___________ zertan ari zen, eta Aitaren lehen bezalaxe egin zuen berriro ere. - Aitaren eta Izpiritu Santuaren izenean, amen. - Eta Semea? - galdetu zion apaizak.
bazekien
bazekiten
bazenekien
Pernandok bazeukan erantzuna pentsatuta: - A bai! Arrazoi duzu. Hortxe bertan dago. ________________ deituko diot. "Semetxo", deitu zion. Hemen semea behar omen dute. Zatoz azkar!
Dagoeneko
Berehala
Berriro
Semea laster joan zen aitarengana eta bere ondoan eseri zen. Bik jaten duten lekuan ________ ere jaten dute, eta bapo bazkaldu zuten erretorearen kontura.