<=
KUKUA. IKAS, 5.
Hutsuneak bete.
Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA (2 sobera daude): alde batetik, baizik, beraz, bestetik, gainera, gainera, hala ere, horregatik, izan ere, ordea.
_________________________________________________
Gure herriko baserritarrek edota mendian ibiltzen direnek kukuaren kantua urtero entzun ahal izaten dute. Kukua udaberri aldera heltzen da gure basoetara Afrikatik etorria eta ekainaren bukaera arte behintzat, bere kantua entzun ahal izaten dugu,
, uda bukatu arte ez da beste lurralde batera joaten. Ba al dakizue zergatik den hain berezia txori hau?
, berari buruz sortu den herri sinismena dela eta; kukuaren kantua entzuten denean, patrika txanponez beteta edukitzea komeni da, entzuten duenak urte osoan diru arazorik ez baitu izango. Baina, entzuten duguna kuku arraren doinua da, emeak kantatzen ez duelako, eta entzutea ez da hain zaila izaten, bai,
, kukua ikustea, ezkutaturik ibiltzen delako basoetan zehar.
, bere bizimodua bizkarroi batena bezalakoa dela esatean, ez da txantxetako gauza esaten, besteen lepotik bizi baita. Kukuak ez du sekula habiarik egiten, beste txori intsektujale batzuen habietan, txepetxaren, txantxangorriaren, eta tuntunaren habian, hain zuzen ere, erruten du, horrela txori horiek kukukumea hazi eta elikatuko dute. Eta nola egiten du hori, bada, besteak konturatu gabe? Bada, esate baterako, txantxangorriaren habian dauden arrautzetatik bat kendu eta bere arrautza bat jartzen du, kendu duenaren tamainu berekoa edo berdintsua dena.
habian dauden arrautza guztietatik kukuarena da lehenengoa jaiotzen; kukukumea jaiotzean lumarik gabeko txoria da eta, guztiz txikia eta ahula bada ere, ordu batzuk pasa eta gero, imajina daitekeen izakirik krudelena bihurtzen da;
, habian dauden beste txoritxoak kanpora botatzen ditu bakarrik gelditu arte.
, berari bakarri emango dio jaten txantxangorriak.
Kukua hazten denean, laranja koloreko txoria da eta gorputz handia dauka, txantxangorriarena baino askoz ere handiagoa. Txori honen kolorea da, hain zuzen, beste txoriak erakartzen dituena, horrela bera bakarrik zainduko dute eta beren kumetxoei ez diete kasurik egingo.
Handitzen denean, kukuak habia utziko du, baina jarraituko du besteen lepotik elikatzen.
, jakin ere badakigu, txantxangorriaren habian jaiotzen den emeak ia-ia seguru handik bi urtera txantxangorriaren habian errungo duela arrautza bat eta beste hamaikak (hamabi jartzen ditu eta) beste txantxangorri batzuen habietan errungo dituela.
Erantzuna egiaztatu
Laguntza
Ados
<=