Ilargiaren eragina. BAIETZ 3, Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
HITZ-ZAKUA: arbolak, defentsak, egurra, erailketa, haur, ilea, leukozito, lo egin, odoljario, txerria, zoratzen.
_________________________________________________

Euskara aztertu duten hizkuntzalari askorentzat, aintzinako euskaldunentzat ilargia “hil-argia” zen, hau da, hilen argia, hildakoen argia edo hil diren pertsonen argia.

Izan ere, euskaldunentzat ilargia beti zerbait misteriotsu eta beldurgarria izan da. Gauza jakina da, Pirinio mendietako herriek ilargia adoratzen zutela, eta orain dela gutxi oraindik gure baserrietako euskaldun askok, ilargia Jainkoaren aurpegia zela uste zuten. Gaur egunean oraindik, askok eta askok sinesten dute, ebakitzeko, inausteko, hiltzeko, mozteko, eta beste lan askotarako, ilargia ilgoran ala ilberan dagoen begiratu behar dela.

Baina dena ez da sineskeria. Jakina da ilargiak eragin handia duela itxasoan, gure umorean, edo lore eta landareetan. Estatistiketan ikusten da, ilargi betea dagoenean jende gehiago dela, gehiago izaten dela, gehiago jaiotzen direla, arrisku handia dagoela, hauen aktibitatea eta kopurua aldatu egiten zela.

Eta badu ilargiarekin zerikusirik?

Bada,..., gure planeta iman handi bat bezalakoa da eta bi imanburu ditu, bata iparraldean eta bestea hegoaldean. Horregatik, elektromagnetiko bat sortzen da lurraren inguruan, eta horrela fase batzuetan ilargiaren egoerak lurraren alor elektromagnetiko horren indarra aldatzean, gure leukozito kopurua eta gure gorputzaren aldatu egiten ditu.

Hau da ilargiaren eraginaren arrazoi zientifikoa. Ez zara inoiz konturatu ilargi betea dagoenean jende asko urduri eta ezinik ibiltzen dela? Beharbada, gizon-otsoaren istorioak ez dira sineskeria hutsak.