ALBANIAREN KONKISTA. BAIETZ 3, Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA. Moldatua.
Esaldiak berridatzi.
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Carlos II Errege egin zuten nafarrek 1349. urtean. Beraren anaia, Beaumonteko Luis, 1346an Anjouko Joanarekin ezkondu zen, Durazzoko Albaniako hiriburuko dukesa. Baina aspaldian galdu zuen Joanak Albaniaren kontrola. Alferrik saiatu zen Luis Albania kontrolatzen. Orduan nafarrei laguntza eskatuta 1376an hasi zen nafarrentzat: ALBANIAREN KONKISTAren kronika.
- Durazzo________________ da.
Greziako herri bat
Nafarroako hiriburua
Albaniako hiri bat
Acayako hiriburua
Jainkoaren 1376. urtean Nafarroako zaldun prestuok, Pedro Lasgako, Joan Urtubiako, Mahiot de Coquerol, Garro eta Nafarroako Konpainia Nagusia, ekialderantz abiatu ginen Albania konkistatzera.
- Nafarroako Konpainia ekialderantz abiatu zen ____________________
albainarrekin harremanetan hastera.
Greziako hiriburuaren jabe egitera.
Durazzo albaniarren urtarpetik askatzera.
Albania Juanaren kontrolpean jartzera.
Laurehun nafar soldadu gabarretan joan ginen Mediterranioraino Ebro ibaitik, eta handik aurrera Mediterranioan zehar, belauntzi batzuetan pilatuta, Nafarroako Konpainia Nagusiko soldaduok ohorearen bila joan ginen: ekialderantz, beti ekialderantz!
- Nafarroatik Mediterranioraino Ebro ibaian zehar joan ziren ____________.
belauntzian
gabarretan
txalupetan
igerian
Laurehun soldaduok Albaniako itsasertzeraino iritsi ginen, bidean inor galdu gabe, eta han, Luis, gure Jaun prestuaren aurrean, oihu bakar bat entzun zen gure ilaretan: Durazzorantz!!
- Albaniako itsasertzeraino iritsi eta berehala________________
hasi ziren burrukan.
Luis beren jaunarekin elkartu ziren.
jende asko galdu zuten.
durazzotarrekin ezkondu ziren.
Baina egun asko pasa genuen etsaia ikusi gabe, eguzkiak gal-gal, ia janaririk gabe. Egun triste eta alai batez etsaien gezi batek Luis gure Jauna hil zuen, eta egun hartan bertan eraso genituen durazzotarrak. Hura egun handia Nafarroarentzat! Hura borroka latza! Hura harmadura kraskada eta etsaien garrasia! Hura odol jarioa! Eta azkenean... garaipen oihu hura: Albania Nafarra zen!
- Beaumonteko Luis Albaniarrek hil zuten______________
ezpataz
lantzaz
gezi batez
tiroz
Zaldun eta gudari batzuk Nafarroarantz itzuli ziren, baina besteok, hegoalderantz abiatu ginen, Greziarantz. Eta Thebaseraino, eta Athenaseraino ere joan ginen eta gure balioa erakutsi genuen. Eta beti hegoalderantz, Akaiaraino iritsi ginen, eta han 25 urtez izan ginen jaun eta jabe nafarrak.
- Albania konkistatu ondoren nafar gehienak_____________ joan ziren.
etxerantz
gerran jarraitzera
Grezia ezagutzera
Mediterranioa zeharkatzera
Azkenik Nafarroara itzuli ginen. Zaldun nobleak beren gazteluetara eta gortera gloriaz jantzita itzuli ziren. Gu soldaduok, ordea, geure etxeetara itzuli ginen, nekatuta, zaharturik, ezer gabe, betiko moduan.
- Nafar soldaduak Albaniatik eta Greziatik _____________
urre asko ekarri zuten.
aberastuta etorri ziren.
oso gazte eta indartsu itzuli ziren.
ez zuten ezer ekarri.
Orduan esan zuen Pello Petrirena mandazainak esaera famatu hura, Nafarroaren historian urrezko letrez grabaturik geratu dena: “Hurrengoan Amona Pilili joango da!”.
- “Hurrengoan amona Pilili joango da” esan zuen Pello Petrirenak. Zer esan nahi zuen?