ANTTON GARAI GORLIZEN JAIOTAKO PIRATA. BAIETZ 3, Argitalpen Zerbitzua, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HITZ-ZAKUA: aginduak, atxilotu, berezilari, elbarritu, eraso, errudun, halabeharrez, osten.
________________________________________________
1510ean, europar guztien ametsa Cristobal Colomb-ek aurkitutako kontinente berri eta aberatsa zen. Euskaldun askok bezala Antton Garaik batel bat erosi eta Mundu Berrira joatea pentsatu zuen. Laster konturatu zen aberatsa izateko ez zela beharrezkoa Indietara joatea, eta beste bide bat hartzea erabaki zuen: enpresa pirata bat sortu zuen, edo hobe esan, pirata-enpresa bat.

Garai hartan itsasontzi piratak oso enpresa serioak ziren: kapitaina izaten zen itsasuntzia erosten zuena eta ematen zituena. Zigor gogorrak zeuden eta irla batean abandonatu, itsasora bota edo urkatu egiten zituzten. Lanean gaixotu edo egiten zirenean pentsio-sari batzuk izaten zituzten, baina pirata haiek ez zuten dominarik edo ohorerik ematea nahi; sari praktikoagaoak nahiago zituzten.

Baina, hori bai! Oso gizon erlijiosoak ziren eta baino lehenago, beti Zakarias profetaren himnoa kantatzen zuten.

Gure Antton Garaik, bada, batel zahar bat erostea lortu zuen, eta, batel hura konpondu eta prestatu ondoren, Galiziako Pirata-Eskolatik irtendako 30 kontratatzea lortu zuen.

Hasieran Indietatik etortzen ziren itsasontzi portugaldar, holandar eta ingelesak zituen, baina gero itsasontzi espainiarrak ere bai.

Espainiako Erregeek begi onez ikusten zuten beren etsaien itsauntziak erasotzea, baina ez zuten onartu gure Anttonek itsasontzi espainiarrak ere erasotzea. 1516an Antton Garai eta urkatu egin zuten.

“Enpres-eredu bat eta 30 lanpostu sortu eta gero hau!” esan zuen Anttonek hiltzean.

Gaur egunean ez da horrelakorik gertatzen.

(Aizu! Ba al zenekien Cristobal Colomb Plaentziarra zela?)
________________________________________________

Baina kapitaina izateko gure Anttonek baldintza batzuk ipini zituen. Gero beste piratek bozketa bat egin zuten eta baldintza batzuk ez zituzten onartu. Ikus eta erantzun:

1. Egunero guztiek itsasontzia garbitu behar zuten.
2. Esklabu guztiak niretzat izango dira.
3. Liskarretan dabiltzanak itsasontzitik botako ditugu.
4. Nire aginduak itsu-itsuan obeditu behar dira.
5. Itsasontzian ez da emakumerik sartuko.
6. Ez gara Indietara joango.
7. Ez dugu inor urkatuko.
8. Dirukutxako giltza neuk, eta ez beste inork, edukiko dut.

- Zer nahi zuen kapitainak? Egunero guztiek itsasontzia garbitzea nahi zuen?
- Zer onartu zuten piratek?
- Zer lortu zuen kapitainak?