PIERRES TOPET "ETXAHUN". BERRIKETAN 3 IKASLEAREN LIBURUA, Gabriel Aresti Euskaltegiko Didaktika Taldea.

Testua irakurri eta gero behean dauden esaldia EGIA ala GEZURRA diren esan.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.
Zuberoan jaio zen, Barkoxe herriko Etxahunia baserrian, 1786ko uztailaren 20an. Gizon txikia eta isila zen, baina sentibera eta pertsona ona. Kantari ona zen, baina koblakari hobea.

Bere bizitza osoan zorte txarra eduki zuen. Gaztetan, etxe pobre bateko neskatila batez maitemindu zen. Baina etxekoek beste neska batekin, Engrazirekin, ezkontzea nahi zuten, bestela baserririk gabe geratuko zela esaten zioten. Orduan, bere bihotzeko neska utzi eta Engrazirekin ezkondu zen.

Baina ez zeuden maiteminduta, eta ez ziren ondo konpondu. Engrazik amorante bat zeukan. Etxahunek Engraziren amorantea hiltzea erabaki zuen. Gau batean, eskopeta harturik, haren zain jarri zen, eta ikusi zuenean, tiro egin zuen.

Gizona hil egin zuen, baina ez zen Engraziaren amorantea, herriko beste gazte bat baizik. Orduan, Etxahun atxilotu egin zuten.

Gartzelatik irten ondoren, erromes joan zen Compostelako Santiagora, eta gero Erromara.

Etxahun 1862ko urtarrilaren 17an hil zen. Zoritxarrez, bere bertsorik gehienak galdu egin dira, eta ez ditugu denak ezagutzen. Ahoz-aho kantau direnak baino ez ditugu ezagutzen.

Zeintzuk dira EGIA eta zeintzuk GEZURRA?

1. Etxahun Zuberoan jaio zen.
2. Etxahun Etxahunia herrian jaio zen.
3. Etxahun 1786ko udan jaio zen.
4. Etxahun Barkoxen jaio zen.
5. Ez zen kantari ona izan.
6. Kantari ona izan zen, baina koblakari hobea.
7. Pertsona gaiztoa zen.
8. Txikia eta lodia izan zen.
9. Zorte txarra eduki zuen gaztetan.
10. Gaztetan etxe pobre bateko neska batekin maitemindu zen.
11. Etxekoek ez zuten nahi izan neska horrekin ezkontzerik.
12. Etxahun eta Engrazi maitemindurik zeuden.
13. Engrazirekin ezkondu zen.
14. Engrazik amorantea zeukan.
15. Etxahunek ez zuen Engrazi maite.
16. Etxahunek, eskopeta batez, Engrazi hil zuen.
17. Etxahunek Engraziren amorantea hil zuen.
18. Etxahunek bere burua hiltzea erabaki zuen.
19. Etxahunek herriko mutil gazte bat hil zuen.
20. Etxahunen amorantea atxilotu zuten.
21. Gartzelatik irten ondoren, erromes joan zen.
22. Etxahun Santiagon hil zen.
23. Bere bertsorik gehienak galdu egin dira.
24. Ez ditugu bere bertso guztiak ezagutzen.
25. Bere bertso idatzi batzuk baino ez ditugu ezagutzen.