JENTILAK Jaun-andre hauek jentilak dira. Ez dira kristauak, horregatik beren izena “Jentilak” da. Euskal mitologiaren pertsonaiak dira. Jentilak ez dira kalean bizi; mendian bizi dira, zulo batean. Zulo gainean harri handi bat daukate. Harri hori “Jentil harria” da eta Aralar mendian dago, Argaintxabaletan. Jentilak __________________ dira.
| | |
BASAJAUNA Gizon handi hau Basajauna da. Basoko jauna da eta horregatik bere izena Basajauna da. Basoan bizi da eta gizona da baina ez da gizona. Bere gorputza oso handia da. Ile asko dauka gorputzean eta buruan ere ile luzea dauka. Oso indartsua da eta bera da ________________, lehen olagizona eta lehen errotaria.
| | |
SORGINAK Sorginak. Hauek bai ezagunak! Askotan entzun dugu: “Hori” sorgin hutsa da gero! Sorginak, badira ala ez dira? Esaera zahar batek esaten du: “Badirela, ez da esan behar; ez direla, ez da sinetsi behar”. Sorginek larunbatean beren gorputzak ukenduz bustitzen dituzte, beren esaera magikoa esaten dute: “Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik!”, eta badoaz hegaz ___________________.
| | |
AKELARREA Han, Akelarrean dantzan eta solasean ibiltzen dira hilargiaren argitan, beren erregearekin, __________________. Euskal Herriko sorginak oso famatuak dira mundu osoan; entzun ondo hau: Mundu osoan sorginen bilera “Akelarre” esaten da “han hecho un Akelarre”, “elles ont fait un Akelarre”... Bada, hitz hau “Akelarre”, “Aker”+”larre” da (=zelai, landa), hau da, Akerraren larrea, eta Nafarroako oso toki ezaguna da. Han, Akelarrean, bildu dira, biltzen dira eta bilduko dira Euskal Herriko sorginak.
| | |
LAMIAK Lamiak beste pertsonaia mitologiko batzuk dira. Herri batzuetan esaten dute emakume txikiak direla, eta beste herri batzuetan bekokian begi bakarra daukatela. Lamiek ________________ daukate, baina beren hankak oiloenak bezalakoak dira. Neska gazte ederrak izaten dira normalean, eta askotan erreka ondoan ikusiko dituzu beren ile luzeak orrazten eta abesti xamurrak kantatzen.
| | |