AGOTEEN MADARIKAZIOA. BAYLER DOO DETEKTIBEA. Baietz 2. Argitalpen Zerbitzua. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA.
Laburpenik onena aukeratu
Zure erantzuna idatzi ondoren, "erantzuna egiaztatu" sakatu. Arrastoren bat behar baduzu "laguntza" sakatu.
Kaixo! Bayler Doo naiz, detektibe pribatua, onena, baina ez daukat lanik. Gaur berandu jaiki naiz. Nire idazkariak egunkaria ekarri du eta nire ohe gainean utzi du. Zigarro beltz bat piztu dut, kafesnea hartu eta egunkariko iragarkiak irakurri ditut. Berehala batekin ohartu naiz: “Tipo gogorrak behar ditugu. Loiola 10, Donostia”. Helbidea apuntatu dut eta han presentatu naiz. Tipo gogorrak! Indotxinako gerran merzenario ibili naiz, gero Libanon ibili naiz, poliziaren droga kontrako brigadan egon naiz, kontrabandista izan naiz,... Tipo gogorrak!
Loioa 10garrenera iritsi naiz eta atean jo dut. Emakume bat irten da. “Hemen behar dituzue tipo gogorrak?” galdetu dut nik; “Bai”-erantzun du berak-“zein da zure izena?” Baina ni oso tipo gogorra naiz eta esan dut: “Bale, bale panpina” Nekatzen ari naiz formulismo honekin. Zer egin behar da?”
Orduan gela handi batean sartu gara eta emakume horrek esan du: “Begira! Lehenengoz, sokatik gora igon behar duzu, gero katu zoro bat harrapatu behar duzu, gero boxealariarekin borrokatu behar duzu, eta eskuaz horma hori apurtu behar duzu”.
“Hori ez da ezer-esan dut nik-bost minutu behar ditut”. Bost minutu juxtu-juxtuak! Proba guztiak egin ditut eta kontratua sinatu dut. Orduan emakume horrek, “hori da zure lana” esan du; atea itxi du eta joan da. Lan gogorra da, eta arriskugarria. Baina tipo gogorra naiz. Ez dago problemarik, txo!
Dena hasten da goiz normal arrunt batean, Andoni Agirreren etxean. Pakete bat heltzen da zientzilari batentzat, Agirre jaunarentzat, “Tamaloin” laborategiko zientzilari bat. Eta horrela hasten da historia beldurgarri hau... AGOTAREN MADARIKAZOA!! -Postaria: Pakete bat Agirre jaunarentzat -Agirre: Niretzat? Eskerrik asko... -Agirre: O! Bai Hilarri polita!
Baina Agirre jauna ez da bakarra. Bere lankide baten etxera heltzen da beste pakete bat.
-Postaria: Pakete bat Antxon Lopezentzat.
Eta pakete berdina heltzen da laborategiko beste zientzilarientzat... Handik hiru egunera zientzilari guztiak koman daude. Zer daukate? Inork ez daki. Zientzilari horiek bakarrik dakite laborategiko oso formula garrantzitus bat eta orain laborategiak geldirik daude. Laborategiko buruak elkartzen dira eta erabaki bat hartzen dute.
-Hau oso harrigarria da! -Detektibe on bat kontratatu behar dugu. -Ona? Onena!
Bai lan hau pertsona argi eta gogor batentzat izango da, onenarentzat... Bayler Doorentzat!
-Bayler Doo: Dudarik ala, txo?
Argituko du gure heroiak Hilarri madarikatuaren misterioa? ___________________________________________________
Gogora ezazue: Bilboko “Tamaloin” laborategietako zientzilarientzat pakete misteriotsu batzuetan hilarri zahar batzuk iritsi ziren. Paketeak ireki zituztenean gaixorik eta koman gelditu ziren zientzilari guztiak eta laborategiak gelditu behar izan zituzten. Laborategietako buruek, Bayler Doo Altxolapeko detektiberik onena kontratatzea erabaki zuten eta horrela hasi zen: AGOTEEN MADARIKAZIOA!!
Bayler Doo ekintza-gizona zen eta berehala hasi zen han hemenka galdetzen: Nondik etorri ziren hilarri haiek? Nork bidali zituen?
Azkenean bihozkada bat izan zuen... bere bizitzan lehenengoz museo batera joan zen.
-Eta zer! Ni tipo gogorra naiz eta ez intelektual bat!
Han aurkitu zuen erantzuna: Hilarri haiek Etxeguttia, Nafarroako herri batekoak ziren. Museoko arduradunaren ustez, hando kanposantuan ostu zituen norbaitek...
-Noiz irtengo ote zait kasu bat Hawain?
Etxeguttiak etxe gutxi zituen benetan. Garai batez Agotak bizi ziren han, baina arraza hau desagertu zenean herria hutsik geratu zen. Orain han ez zen inor bizi.
Hasieran txorien kantak entzuten ziren herrian, baina bat-batean dena ixildu zen. Zer gertatzen zen?
Irtengo da honetatik geure heroia?
Hiru testu horiek irakurri eta esan: zein da historia honen laburpenik onena?