Izarrak. Ipuinen egutegia. Apirila/Liburuaren eguna/ BALOREA:Dibertsioa irudimen kontua da.

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
KONTROLA:JOSUREN BIOLINA SARTZEN DA

JOSU:Azken Aste Santuan, nire lagunak eta ni oso aspertuta geunden.

MIKEL: Zer, telebista ikusiko dugu?...
MIKEL: ...ordu honetan marrazki bizidunak ematen ari dira...
ELENA: Ez...telebista ikustekotan, hobe film bat ikustea...
DANI:Ez... filmik ez... saskibaloiko finala ematen ari dira...

NEREA:Ez...telebistarik ez....beste gauza bat egin dezagun...
MIKEL: Badakit!... pizza bat egin dezagun guztion artean!...
JOSU: Ez al duzue ideia hoberik?
AITA: (EZTUL TXIKIAK) Aupa, neska-mutilok..!
GUZTIAK:Aupa!...
AITA: Begira zer ekarri dizuedan...

JOSU: Elenaren aita zen. Une aproposean agertu zen. Bere eskuetan liburu zahar bat zekarren.

ELENA: Zoratuta al zaude, aita... hau marka! Ez al duzu uste izango oporrak liburu zahar hura irakurtzen emango ditugula!...
AITA: Gainetik begiratu eta gero hitz egingo dugu...tori. Agur!...
GUZTIAK:Agur!...

JOSU: Dani liburua ikustera animatu zen, Elenak eta Mikelek zein telesaio ikusi nahi zuten eztabaidatzen ziharduten bitartean.

DANI: Aizue!! Denbora-pasaren bila ari ginen eta...aurkitu dugu, lagunok!
MIKEL: Magia-libururik al da? Ia, erakutsi.
DANI: Ez da magia-liburu bat, baina antzekoa da...Liburu honen jarraibideak irakurtzen baditugu, izar bilaka gaitezke...

JOSU: Eta hala izan zen. Liburuaren jarraibideak betetzen, telebista itzali genuen eta antzezleak izateari ekin genion...

DANI: “Alde egin behar dut...”
ELENA: “Zurekin eraman nazazu, arren...”
JOSU: Ez eman denbora gehiago elkarri agur esaten...kito!
NEREA:Ez, Josu, horrela ez... kementsuago egon zaitez... tira, agerraldi osoa berriz egingo dugu...

JOSU: Saioak egiten hiru egun eman ondoren, auzoko aretoan eman genuen gure lehen emanaldia eta arrakasta handia lortu genuen...

1. AHOTSA: Elkarri musu eman diezaiotela!....
2. AHOTSA: Bai, beste musu bat!...

JOSU: Primeran pasatu genuen eta gainera, ospetsu bilakatu ginen. Auzoko telebistako kanalean eta irrati-emisorean atera ginen:

KAZETARIA: Zorionak, neska-mutilok...Hona hemen auzo honen sormenaren beste adibide bat... Aizue... eta zein da zuen taldearen izena?
ELENA: Taldearen izena zein den? Ba...
MIKEL: (ISILEAN) Taldearen izena zein den galdetzen du..
JOSU: (ISILEAN) Zein izen emango diogu?
KAZETARIA: Hara! Zera garrantzitsua falta zaizuela ikusten ari naiz... Baina, lasai,... zeregin hau irrati-saio honen entzuleei dagokie: Ia zein izen emango diogun antzerki-talde honi...Deitu irratira eta parte hartu lehiaketa honetan. Horra hor lehiaketaren laguntzaileak: “Goxo-goxo” gozokiak, “Kiko” izozkiak eta “Murtxi” txikleak... berehala gaituzue zuekin berriro...
__________________________________________________________________________________

Esan ezazu ondoko esaldiak EGIA ala GEZURRA diren:

1. Gazte hauek ez dakite zer egin.
2. Elenaren aitak liburu bat ekarri die.
3. Gazte guztiek hasieratik pozik eta gogotsu hartu dute liburua.
4. Liburua irakurtzen eta antzezten hasi ziren izar bilakatzeko.
5. Auzoan ospetsu egin ziren.
6. Taldearen izena aukeratzeko irrati lehiaketa bat antolatu dute gazteek.