Abereen batzarra . http://www.nabar.com/eu/. Ipuin honek animalien batzarra dakar, eta Kubatik dator bileraz bilera

Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko.Pista bat ere eska dezakezu!
HUTSUNEAK BETETZEKO: berria, berri bat, berriak, denak, denok, guztiak, guztiek.
___________________________________________________
Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari izendatu behar zutelako.
Izendatu zuten, eta honela esan zuen lehendakari :
—Gure gizartea hobetzeko, igandeetan lan pixka bat egingo dugu.
Abere guztiek txalotu zituzten lehendakariaren hitzak. Lehendakari hontz zahar bat zen, jakintsua oso.
Baina ez; apoak, zapoak, ez zuen txalorik jo. Berekoia eta alferra zen izugarri:
—Bai! Baita zera ere...! Igandean, nik, lo eta igeri!
Eta igandean abiatu ziren lan egitera, gizarte hobeago bat jasotzearren.
Baina apoak, zapoak, uretan, honela zioen:
—Ergel ez besteak! Ni ez noa lanera! Ura fresko dago, eta zeinen ederra den hementxe lo hartzea...
Horrela egin zuen zenbait igandetan, hontzak berriro batzarra deitu zuen arte.
—Lagunok, gaude pozik egindako lanarekin, baina badago hemen gizartean bizi nahi ez duen abere bat, lagunei lagundu nahi ez dien abere bat, eta, horregatik, bota egin behar duguna, kanpora jaurti, gure gizartetik.
Marmarrean hasi ziren abere , baina apoak, zapoak, ez zuen hitzik atera.
Honela jarraitu zuen hontzak:
—Ez dut abere alfer horren izena aipatuko, baina jakin ezazue berdea dela, begi irtenak dituela eta uretan bizi dela.
Orduan bai, orduan apoak, zapoak, saltoka, honela egin zuen hitz:
—Hori, hori! Kanpora krokodiloa!

Testua: Koldo Izagirre. Ahotsa: Ramon Agirre