ZORION AGURRAK. Elkar, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Parekatu


1. Izan zaitez zoriontsu zure urtebetetze egunean eta urte askoan horrelaxe jarraitu, jator eta zintzo zure lagunekin eta hain maite dituzun zure etxekoekin.

2. Miren eta Jonentzat
Jaso ezazue gure zorionik beroena. Pozaren pozez ibiliko zarete, bat-batean aita-amak izatea ez da-eta egunero gertatzen. Egoera hori berezi-berezia da eta, aldi berean, ederra eta handia, bizitzan sentitu daitekeen gauzarik zoragarriena.
Laster izango gaituzue hor bisitan, zuen alabatxoa ezagutzeko. Deituko dizuegu joan aurretik.
Berriro ere zorionak eta ondo izan.
Arrasaten, 2008ko uztailaren 1ean.

3. Zorionak eta urte askotarako! Jarraitu jator eta denon lagun, orain arte bezala. Agur eta musuak.
4. Igaro Gabonak bakean eta pozik, eta urte berri on.

5. Bihar zure eguna dela jakin dut eta bihotz-bihotzez opa dizut egun zoragarria eta zure etxekoekin ondo-ondo pasatzea.

6. Gabon zoriontsuak eta urte berri on.

7. Gure zorionik zintzoena Gabon hauetan eta urte berrian osasuna opa dizut.

8. Eguberri on eta urte zoriontsua izan dezazuela.

9. Gabon egun hauek indarberritu dezatela gizon-emakumeen elkartasun sentimentua, eta urte berriak zoriona eta ongizatea ekar ditzala gurera eta besteenera, eta berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat.

10. Jaso ezazu gure familiaren izenean zorion agurrik beroena. Urte askoan horrelaxe jarraitu dezazula bihotz-bihotzez.