GONBITAK. Elkar, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Parekatu


1. Beñat
2008ko urtarrilaren 4an jaioa arratsaldeko 15:30etan, 3,800 kg-ko pisuarekin. Oso potsoloa da. Aita-ama besoetakoak Amaia eta Koldo.

2. Eskoriatzan uztailaren 22tik abuztuaren 15era egingo dudan argazki erakusketaren inauguraziora etor zaitezen gonbidatzen zaitut. Erakusketaren inaugurazioa Kultura Etxeko aretoan izango da uztailaren 22an, arratsaldeko 7etan.
Egun horretan gure artean izango zarelakoan, eskerrik asko.
Eskoriatzan, 2008ko uztailaren 15ean.

3. Nire laguntxoari
Bihar nire urtebetetze eguna izango da eta gura dut zu nirekin egotea eta elkarrekin ondo pasatzea. Etorri gure etxera arratsaldeko 5etan eta txokolatea jan eta elkarrekin jolas egingo dugu.
Bihar arte,
Ainhoa Lasa
Antzuolan, 2008ko abenduaren 23an

4. Julen Madera Ortiz eta Luisa Etxebarria
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara. Arantzazuko Ama Birjinaren basilikan ospatuko dugu, apirilaren 12an, iluntzekko 8etan.
Horren ostean, Zelaizabal jatetxean afalduko dugu.
Antzuolan, 2008ko uztailaren 1ean.

5. Nire laguntxoei
Hilaren 15ean nire eguna izan zen eta hori ospatzeko txokolatada egingo dugu datorren egunean. "Alkartu" soziedadean, arratsaldeko 6etan.
Zuen laguna Ainara.
Arrasaten, 2008ko abenduaren 22an.

6. Lorentzo eta Martina
Atsegin handiz adierzten dizuegu ezkondu egingo garela irailaren 12an, arratsaldeko 6etan, La Asunción elizan.
Gero, El Poblet jatetxean elkartuko gara, koktela eta afaria izango dugu eta.
Etorriko zaretelakoan.
Tel. 943 XX XX XX

7. Jon Muniain Lopez haurrak bere lehen jaunartzea ospatu du 2008ko maiatzaren 10ean, Oñatiko San Miguel elizan.
Oñatin, 2008ko urriaren 9an.

8. Gure gurasoekin batera
Jose eta Karmen Manuel eta M. Paz
David eta Sandra
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu gure ezkontzara, apirilaren 28an izango da, eguerdiko ordubatean, San Andresko baselizan.
Bazkaria: Errota jatetxean
Konfirmatzeko
David 943 XX XX XX
Sandra 943 XX XX XX
Aramaion, 2008an

9. Pancho eta Carlota
Luzaroan zain egon eta gero, azkenean berandu baina seguru.
Gonbidatuta zaudete gure ezkontzara; irailaren 28an izango da, zapatuan, arratsaldeko 6etan, Elgetako elizan.
Gero, hori ospatzeko, afaria eta dantza saioa, Arrasate hoteleko saloietan.
Zain izango gaituzue.

10. Julen Madera Ortizek eta Luisa Etxebarriak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte alaba Mirenen bataio eguneko festara. Datorren domekan, hilak 8, ospatuko dugu Aretxabaletako parrokian, eguerdiko 12etan.
Aretxabaletan, 2008ko uztailaren 1ean.